elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Politicas sexuales, Sexualidades Politicas

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

18:30

Alternatibaren Feminismo Mahaiak online saio bat antolatu du, sexu-genero disidentzia eta politika feministen inplementazio-faktoreak eta esanahia aztertzeko. Otsailaren 4an, osteguna, izango da eta Miquel Misse Sanchez soziologoa, trans aktibista, ikertzailea eta genero eta sexu aniztasunaren aldeko politika publikoetan hezitzailearen eskutik. Solasaldia Sejo Carrascosa anal-ista kuir eta Lumagorriko kideak dinamizatuko du.

Konferentziaren helburua feminismo eta sexu-genero disidentziaren gaineko politikei buruzko ondorengo galderei erantzutea izango da: gizartearen zati bati zuzendutako politikak dira, edo pertsona guztiei eragin nahi diete?, legeak al dira benetako berdintasuna lortzeko eta pertsona guztien eskubideekiko errespetua bermatzeko bide eraginkorra?, zer nolako erronkak ditugu erakundeek politika feministak ikuspegi intersekzionaletik ezartzeko orduan? eta, aldatzen ari da feminismoaren subjektu politikoa? Esan bezala, otsailaren 4an, osteguna, izango da saioa, streaming bidez ikusi eta parte hartzeko aukera egongo da Alternatibaren sare sozialetan: youtube.com/AlternaTB eta facebook.com/AlternatibaEraiki

 https://youtu.be/YnE-I_SO69Y
https://labur.eus/MiquelMisse

Por Elkarteen Ataria el 2021-02-01
Lizentzia Kontaktua