Charlas, Exposiciones
18:30
Hitzaldi honen bitartez, beste buelta bat eman nahi zaio ohiko kontziliazioari edo erantzunkidetasunari. Enplegua eta zaintza-lanak ez ezik parte-hartze soziopolitikoa ere aintzat hartzen badugu, zer ikus dezakegu? Egun, sexuaren araberako lan-banaketak zer eragin dauka jendartean? Eta heteroarauak? Nola begiratu parte-hartze soziopolitikoari bizitzaren jasangarritasunetik abiatuta? Gai horiek guztiak eta beste batzuk izango ditugu mintzagai.
Hizlaria: Marina Sagastizabal, Bilgune Feministako kidea eta soziologoa.
Dinamizatzailea: Irati león, pedagogia transfeministan aditua
Hizkuntza: Euskara.