Datorren maiatzaren 23an, larunbata, “Judimendikoak” eta Santa Luzia auzo elkarteek herri kantaz eta abesbatzaz beteko ditugu gure auzoetako kaleak. Abesbatza eta herri kanten seigarren kontzentrazioa gure auzoetako kale eta plazetan egingo da, abestien bidez gure kulturaren aberastasuna transmititzeko helburuarekin, modu zuzen eta parte-hartzailean.
Hainbat taldetan aritu ondoren (Arima Beltza, UEK, Andrakan...) 'Hitz lauz' izeneko diska grabatu zuen iaz Jon Gurrutxagak. Elgoibartarrak soinu akustiko eta elektrikoaren artean dauden hamar kantu bildu ditu lan honetan. Orain arte egindako lanik intimistena.
Musikariak: Jon Gurrutxaga, Ruben Irigoyen, Iñigo Gorritxategi, Miguel Laguna
Antolatzailea: GEU elkartea