EHUko Hegoa Institututik animatzen zaituztegu, Jakintzen mestizajea utopiak eraikitzeko azpititulua duten Ikerketa Ekintza Parte-hartzaileari buruzko Jardunaldietan parte hartzeko. Jardunaldiak azaroaren 28an eta 29an Sarrikoko Ekonomia Fakultatean (Bilbon) buruko dira.
Ekitaldian zehar, besteak beste, Montserrat Galcerán Huguet (UCM), Josefa Sánchez Contreras (UGR), Diana Granados Soler (UNICAUCA) eta Igor Ahedo Gurrutxaga (Parte Hartuz) erreferenteak izango ditugu. Haiek, Ikerketa Ekintza Parte-hartzailearen (IEP) jatorriaz hitz egingo digute, baita IEPak faxismoari, matxismoari eta arrazismoari aurre egiteko duen potentzialaz ere.
Horrez gain, hainbat lurraldetako IEP esperientziak aurkeztuko dira, ikuspegi feminista, dekolonial eta ekosozialetatik bultzatutakoak eta gai desberdinak jorratzen dituztenak, besteak beste: jatorrizko herrien memoria historikoaren berreraiketa, lurraren defentsa erauzketa-megaproiektuen aurrean, tokiko hazien kontserbazioa edota Unibertsitatean ematen diren desberdintasunen aurkako borroka.