elkarteak.org

es
eu
Agenda
LMXJVSD
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Noticias listado de talleres, actividades, etc

Gatazken ebazpena eta negoziazioa pertsona gazteekiko gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzean

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du "Gatazken ebazpena eta negoziazioa pertsona gazteekiko gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzean" ikastaroa. SARA GONZÁLEZ MURO, psikologo psikoterapeuta, bitartekaria eta hezitzailea, GEUZeko kidea izango da ikastaroaren formatzailea. (Geuz – Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa- Centro Universitario de Transformación de Conflictos).



Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: gazteekin lan egiten duten profesionalen artean gatazkak ebazteko eta negoziatzeko gaitasunen garapena sustatzea… 

Best helburu batzuk hauexek dira:

  • Gatazka eta bere dinamika ulertzea ikuspegi eraikitzaile batetik.
  • Parte-hartzaileek aurre egin behar dieten eguneroko gatazken gorakada prebenitzea, gazteekin egiten den gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzearen esparruan
  • Komunikazio eraginkorrerako eta arazoak konpontzeko trebetasunak eta tresnak eskuratzea.
  • Gatazka-egoeretan hira eta beste emozio gogor batzuk maneiatzeko estrategiak probatzea.
  • Interesetan oinarritutako negoziazio-prozesua ezagutzea eta praktikatzea.
  • Elkarrizketa kolaboratiboaren eredua ezagutzea eta praktikatzea konpromisoak lortzeko…

Ikastaroa EUSKERAZ izango da.

Lehenengo edizioa Gasteizen

  • Noiz: 2024ko urriaren 8an, 15ean eta 22an
  • Hizkuntza: euskera
  • Non: El Campillo Gizarte Etxea. C/ Santa María, 4 A
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea irailaren 18tik 26ra
  • Taldea: 20 lagun 

Bigarren edizioa Bilbon:

  • Noiz2024ko urriaren 10ean, 17an eta 24an
  • Hizkuntza: euskera
  • Non: Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea  irailaren 18tik 26ra
  • Taldea: 20 lagun 

Kontuan hartu izena emateko epea eta ikasle kopurua! Ikastaroa doakoa da.

Bertan parte hartzeko  irailaren 18an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali: https://www.gazteaukera.euskadi.eus/albistea/2024/gatazken-ebazpena-eta-negoziazioa-pertsona-gazteekiko-gizarte-eta-hezkuntza-arloko-esku-hartzean-ikastaroa/webgaz00-search/eu/

gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteriaren esparruko langileak (gazte-informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk)
  • Gizarte hezitzaileak eta senitartekoak.
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak
Por Portal Asociativo el 27-09-2024