elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Hegoa: Lan deialdia: Prestakuntza Arlorako teknikaria

Hegoako Prestakuntza Arloak garapenari eta lankidetzari buruzko graduondoko ikasketak eta unibertsitate prestakuntzako beste irakaskuntza programa batzuk eskaintzen ditu. Helburua garapenaren eta nazioarteko lankidetzaren esparruan gizarte ehuna indartzeko gaitasunak sortzea da. Gaur egun, Prestakuntza Arloan lan egiteko eta gure Plan Estrategikoan bildutako hainbat lanetan laguntza emateko pertsona baten bila gabiltza.

Lanpostua: PRESTAKUNTZA TEKNIKARIA

Lanpostuaren helburua: Garapena eta Nazioarteko Lankidetza eta Globalizazioa eta Garapena master ofizialen kudeaketa; eta proiektuen kudeaketa ekonomiko eta finantzarioan laguntza ematea.

CVak jasotzeko azken eguna: 2023ko urtarrilaren 23a

Por HEGOA, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua el 2022-12-28