Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarra Gasteizen ospatuko da
Azaroaren 18, 19 eta 20an Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarra: ziurgabetasunaren aurrean, hezkuntza askatzailea egingo da Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.
Ekitaldia Hegoak Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak, antolatu du, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia (Elankidetza), Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentzia (AECID) eta Gasteizko Udalaren finantziazioari esker.
Bosgarren edizio honek hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidea du, eta, denbora horretan, kongresuak mugarri garrantzitsu bilakatu dira hezkuntza-mugimendu emantzipatzailearen proposamen teoriko-praktikoak jasotzeko. 1990ean ospatutako lehen biltzarretik (non Paulo Freirek Ohorezko Batzordean parte hartu zuen), gaur arte, kongresuak sendotzen joan dira Estatu mailan hezkuntza kritikoaren erreferentzia izatera iritsiz.
Ildo horretan, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarrak hainbat teoria, praktika eta ikuspegi ezagutzeko aukera eskainiko du María Paula Meneses (Mozambike), Lia Pinheiro (Brasil), Marta Pascual (Espainia) eta Rosalba Icaza (Mexiko) pentsalarien eskutik.
Biltzarraren webguneak (www.congresoed.org/eus) informazio guztia eskaintzen du.