GLOBALIZAZIOA ETA GARAPENA MASTER OFIZIALA (2021-2022) - Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Titulu Ofiziala
2021-2022 ikasturterako Globalizazioa eta Garapena Master Ofizialean matrikulatzeko epea zabalik dago irailaren 30a arte.
Masterraren helburua globalizazioa hainbat ikuspegitatik aztertuko duten ikertzaileak trebatzea da. Titulu ofizial honek 60 ECTS kreditu ditu eta Hegoa Institutuak eta UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua Sailak antolatzen dute.
Sarrera profila: Graduko edozein titulu edo titulu baliokideak (diplomatura, lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura).
Irteera profesionalak:
- Garapen eta lankidetza gaiei lotutako nazioarteko erakundeak.
- Garapen eta lankidetza gaiei lotutako erakunde publikoak.
- Gobernuz kanpoko garapenerako erakundeak.
- Tokiko edo nazioarteko gizarte mugimenduak.
Kreditu kopurua: 60 ECTS
Modalitatea: Presentziala
Iraupena: 2021eko iraila - 2022ko ekaina (ikasturte bat)
Hizkuntzak: Euskera eta gaztelania
MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK IRAILAREN 30a ARTE
Informazio gehiagorako:
Hegoa Institutuaren webgunea:
https://www.hegoa.ehu.eus/eu/masters/1
Euskal Herriko Unibertsitatearen webgunea:
https://www.ehu.eus/eu/web/master/globalizazioa-garapena-masterra