2020ko azaro-abenduan hamabost egunez gure erakundeetan euskararentzat espazio amableak antolatu nahi ditugu: ariguneak, euskara dakiten edota euskara ulertzen duten pertsona aktibatuz. Ahalegin txikia da, erakunde bakoitzak bere neurria baitu; eta laburra... 15 egun besterik ez.
Ekimena interesatzen bazaizue, edo informazio gehiago behar baduzue, jar zaitezte harremanetan ekimena Gasteizen lantzen ari den lantaldearekin. Egun hauek baliatu ahal dituzue, ekimena prestatzen hasteko. Guk lagunduko dizuegu.
Edo nahiago baduzue, utziguzue zure kontaktua eta jarriko gara zurekin harremanetan. Hemen