elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Lanpostuaren deialdia: Proiektuen Kudeaketarako eta Aholkularitza Zerbitzuen arlorako teknikaria

Hegoa Institutua Bilbon duen Proiektuen Kudeaketa eta Aholkularitza Zerbitzuen arlorako teknikari baten bila dabil. Lanpostuaren helburua Hegoak erakundeei eskeintzen dizkien aholkularitza-zerbitzuak indartzea eta abian dauden proiektuen zikloa kudeatzea da.

Kurrikuluma jasotzeko azken eguna: 2020ko otsailaren 28a, ostirala.

Hegoa, Nazioarteko Garapenari eta Lankidetzari buruzko Ikasketa Institutua, Euskal Herriko Unibertsitatearen Institutu Mistoa da. Gizartearen aldaketan eragitea du helburu, pentsamendu kritikoa oinarri hartuta, giza garapenerako eta lankidetza eraldatzailerako esparru teorikoak, prozesuak eta estrategia alternatiboak eraikiz, proposatuz eta aplikatuz, bizitzaren iraunkortasunerantz igarotzeko.

Hegoako Proiektuen Kudeaketa eta Aholkularitza-zerbitzuen Arloak laguntza teknikoa, prestakuntza, zerbitzuak eta azterlanak eskaintzen dizkie administrazio publikoei eta lankidetzako beste erakunde batzuei lankidetza deszentralizatuko politika publikoen esparruan. Halaber, Arloak proiektuak diseinatu, formulatu eta gauzatzen ditu Hegoako ikerketa-taldeekin, tokiko bazkideekin eta erakunde aliatuekin batera. Arloko taldean sartzeko pertsona baten bila gabiltza.

Lanpostua: PROIEKTUETAKO ETA AHOLKULARITZA-ZERBITZUETAKO TEKNIKARIA

Lanpostuaren helburua: Hegoak erakundeei eskaintzen dizkien aholkularitza zerbitzuetan lagundu eta martxan dauden proiektuen zikloa kudeatzea.

Funtzioak:

  • Proiektuen zikloaren kudeaketa: garapenerako lankidetzako eta/edo gizarte-eraldaketarako hezkuntza-proiektuak identifikatzea, formulatzea, gauzatzea, justifikatzea eta ebaluatzea.
  • Administrazio publikoen eta erakunde pribatuen lankidetza-proiektuen deialdietako aurretiazko eta ondorengo ebaluaketak eta jarraipen teknikoa, ekonomikoa, finantzarioa eta kudeaketakoa egitea.
  • Nazioarteko garapenari eta lankidetzari buruzko txostenak, azterlanak eta ohar teknikoak egitea.
  • Tailerrak dinamizatzea eta ikastaroak ematea.

Eskatutako profila:

  • Goi-mailako unibertsitate-prestakuntza akademikoa.
  • Masterra Nazioarteko Lankidetza eta Garapenaren arloan edota antzeko diziplina batean (feminismoa, giza eskubideak, etab.).
  • Gutxienez 3 urteko esperientzia frogagarria gizarte-eraldaketarako hezkuntza edota lankidetza-proiektuen zikloaren kudeaketan (EpTS). Marko logikoaren ikuspegia menderatzea.
  • Euskal lankidetza-politikak ezagutzea.
  • Esperientzia proiektuetan genero-ikuspegiaren txertatzean.
  • Idatzizko eta ahozko komunikazio bikaina.
  • Ezinbestekoa: euskara menderatzea (C1 maila edo goragokoa ofizialki egiaztatuta).
  • Ingelesez ondo komunikatzeko gaitasuna.
  • Office paketearen ezagutza ona (Word, Excel, PowerPoint...).
  • Hainbat eragilerekin komunikatzeko eta hitz egiteko gaitasuna.
  • Talde-lanerako gaitasuna.
  • Azterketarako eta sintesirako gaitasuna.
  • Planifikatzeko eta antolatzeko gaitasuna.

Baloratuko da:

  • Feminismoei eta garapenean genero ikuspegiari buruzko prestakuntza espezifikoa.
  • Hegoarekin aurretik lan egin izana.

Lanpostuaren baldintzak:

2020ko abenduaren 31ra arteko aldi baterako kontratua (finantzaketaren arabera luza daiteke)

Lanaldi osoa

Lantokia: Hegoaren Bilboko egoitza

Ordainsaria: Hegoako soldata-taulen arabera

Hasteko data: Berehala.

Hautaketa-prozedura:

Interesaturik dauden pertsonek euren kurrikuluma jarraian agertzen den helbidera bidali beharko dute: personal@hegoa.info. Mezuaren gaia: “Proiektuen eta Aholkularitza-zerbitzuen teknikaria”.

Kurrikuluma bidaltzeko azken eguna: 2020ko otsailaren 28a

Idatzizko proba egingo da.

Por HEGOA, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua el 2020-02-19