elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Berriak listado de talleres, actividades, etc

‘Fabricando mujeres’, kontsumoan dauden indarkeria matxistak agerian uzten duen dokumentala

Datorren azaroaren 28an emango dugu Balio Faktorian, Gasteizko Etxanobe Jauregian. Dokumentala Indarkeria kontsumitzen dugu? azterlanean oinarritzen da

Dokumentala SETEM eta Al Borde Films elkarlanaren emaitza da, eta era ikusgarri batean azaldu nahi ditu bizi eta ekonomia eredu honetan sortzen diren indarkeria matxistak. Filma azaroaren 15ean Zinebi Festibalean estreinatuko da, eta 75 minutuko iraupena izango du.

Al Borde Filmsek ekoiztu du oraintxe ezagutzera ematen ari garen dokumentala. ‘Maiteren lantegia’ (Itziar Aizpuru) abiapuntutzat hartuta, talde eta pertsona adituei egindako elkarrizketa eta hausnarketekin osatuko da filma. Guztia Indarkeria kontsumitzen dugu? azterlanaren emaitzak jorratzeko: indarkeria matxisten eta kontsumoaren (mugikortasun publikoan eta etxerako eta estetika produktuetan) arteko harremana ezagutzeko, hain zuzen ere.

Prozesu honen emaitza Balio Faktorian ere ikusi ahalko duzu: datorren azaroaren 28an (asteazkena), arratsaldeko 18:30etan, Gasteizko Etxanobe Jauregian (sarrera librea toki guztiak bete arte). ‘Fabricando Mujeres’ dokumentalak duen Facebook profilean sartzera animatzen zaitugu eta, nahi baduzu, oinarri duen txostena irakurtzera.

Hauxe da dokumentalaren sinopsia:
80 urte beteta, Emakumeen Fabrikak baztertzen dituen osagaiak biltzen jarraitzen du Maitek, bere asmakizunak sortzeko. “Emakumea” sortzen duen muntaketa-kate honetan elementu asko baztertzen dituzte, saltzeko erraza ez den eredukoak ez baitira. Horregatik pilatzen dituzte fabrikaren albo batean. Maitek bildu eta bere lantegira eramaten ditu, asmakizunak eta proposamen eraldatzaileak sortzeko.

 

Bukatzeko, dokumentalaren beste emanaldi batzuen datak:
– Bilbo: azaroak 15, Zinebi festibalaren “Bertoko begiradak” atalean. 18:00etan.
– Bilbo: azaroak 20, BilboRock. 19:00etan.
– Elgoibar: azaroak 27, Antzokia. 19:00etan.
– Donostia: azaroak 29, Emakumeen Etxean. 19:00etan.

Por SETEM Hego Haizea el 2018-11-23