elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

ATLAS GASTEIZ: ¿PERFORMANZE BATEAN PARTE HARTU NAHI AL DUZU?

Honako hau GONBIDAPEN bat da, ATLAS GASTEIZ ikuskizunean parte hartzeko gonbidapena. 

ATLAS GASTEIZ performancea ARTIUM museoan aurkeztuko da ostirala, ekainaren 26ean.

En Gasteizko 100 lagunek hartuko dute parte pieza eszenikoan. Gasteizen aurkezten den lehen eta aldi bakarra izango da.  

100 lagun hauetako bat izatea gustatuko litzaizuke?

100 pertsona eszenatoki batean. 100 lagun esperientzia amankomun eta partekatu baterako. Norebere lanbidea, identitatea, esperientzia eta aldarrikapenekin. ATLAS bat izango da, gizon-emakume norbanakoak gizartean duen funtzioa eta lanaren errepresentazio kolektiboa.

Zure aldarrikapen eta kezkei ahotsa eman ahal izateko lekua ere izango da ATLAS. Esaten ari garen guztiari buruzko informazio zehatzagoa aurkituko duzu jarraian doan bideoan (Atlas Lisboa):

* Orduan, zer diozu, ikuskizun honetan parte hartu nahi al duzu?

Performancean parte hartu ahal izateko TAILLERRA izango da aurretikArtiumen, ekainaren 20tik 26ra bitartean (goiz edo arratsaldez). Ez da aurretik performance, antzerkia edota arteari buruzko ezagutzarik izan behar.

Esperientzia horretan parte hartu nahi izanez gero, zure datuekin (lanbidea, adina, telefonoa eta mail) honako helbidera idatz dezakezu: proklamar@gmail.com

Eskerrik asko eta agur bat ATLAS eta PROKLAMAko lantalde guztiaren partez, 

Por Saregune el 2015-06-01