elkarteak.org

es
eu
Agenda
LMXJVSD
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Gazteen deskonexio politikoa eta intentsitate txikiko herritartasunak. Matxinada isila?

Actividad

Charlas, Exposiciones

Horario

18:00 - 20:00

Gaur egun Mendebaldeko lurraldeetan egindako hainbat azterketa kuantitatibok erakutsi dute gazteen ehuneko handi batek adierazten duela politikari buruzko maila desberdinetako deskonexioa. Konexio falta hori modu desberdinetan adierazi da; batzuetan interes politiko ezaz hitz egin da, beste batzuetan, desafekzioaz eta atxikimendu faltaz. Bestalde, gizartean zabaldu den gazteei buruzko irudikapen arruntean ere, egungo gazteak axolagabetasun politikoarekin, pasibotasunarekin baita norberekoikeriarekin ere identifikatu dira sarritan. Abiaburu hori aintzat hartuta, formakuntza saioaren helburua da, batetik, argitzea nolako testuinguru sozio-politikoan bizi diren gaurko gazteak eta, bestetik, aipatutako irudien atzean dagoen errealitate sozial konplexuan sakontzea.

 

Ane Larrinaga Renteria Soziologian eta Zientzia Politikoetan doktorea da eta Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea. Azken urteetan Soziologia Politikoa eta Hezkuntzaren Soziologia irakasgaiak irakatsi ditu UPV-EHUko Soziologia Graduan eta unibertsitate horretako zenbait masterretan ere parte hartu du. Honako hauek dira bere ikerketa-ildoak: hizkuntza eta hezkuntza, generoa eta parte-hartze politikoa, eta gizarte-mugimenduak. Gai horiek guztiak Euskal Herriko gizarteari buruzko hainbat ikerketa soziologikotan garatu ditu, eta horien inguruko zenbait liburu eta artikulu zientifiko idatzi ditu. Bakarka nahiz taldean argitaratutako bere azken ikerlanek Hego Euskal Herriko gazteen parte-hartze politikoa aztertzen dute.

Moderatzailea: Aianara Villaño, politologoa eta datu analista Silván&Miraclen

Izen-ematea

Por HEI-Escuela Abierta de la Ciudadanía el 03-05-2024
Licencia Contacto