elkarteak.org

es
eu

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Talde Sustatzailearen Bigarren Bilerarako deialdia

Lagun estimatuok:

Dagoeneko hilabete pasa da talde sustatzaile gisa izandako lehen bileratik; eta beraz, energiaz, hasitako lanari jarraipena ematera goaz!

Horretarako taldearekin ospatuko dugun bilerara deitzen zaituztegu. Bilera hau:

  • Noiz? Otsailaren 18an
  • Non? Coronaciongo Adinduentzako Zentro Soziokulturaleko Simone de Beauvoir gelan
  • Zein ordutan? 19:00etatik 20:30etara.

Egun horretan galdera nagusi baten inguruan jardungo dugu: nola irudikatzen dugu ekitaldi hori? Hemendik abiatuz, gure helburua izango da talde bezala ekitaldiaren formatu eta oinarriei buruz lehen ideiak finkatzea. Ziur guztion artean erakargarria eta ikusgarria den zerbait sortuko dugula!

Gure ustez pauso hau oso garrantzitsua da ekitaldiaren diseinu prozesuan aurrera egiteko; beraz, zuen ideia, sormen eta lanerako gogoen zain gelditzen gara.

Otsailaren 18an ikusiko dugu elkar! Mila esker parte hartzeagatik!

Por Sartu-Araba el 2009-02-13