elkarteak.org

es
eu

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Ez dira egunero 5 urte betetzen! Ospatu dezagun!

Jarduera

Kirola

Ordutegia

9:45 - 13:30

Aurten ere pozten gaitu Zurrumurruen Aurkako Urteroko Topaketara gonbidatzeak, baina aurten berezia da, Gasteizko Zurrumurruen Aurkako Estrategiak 5 urte bete baititu!

Zuekin guztiekin kontatu nahi genuke, Gasteiz migratzaileei eta atzerritar jatorriko pertsonei buruzko zurrumurru faltsurik gabe nolakoa izango litzatekeen elkarrekin hausnartzeko.

Eta horretarako… plan zoragarri bat proposatzen dizugu!
  • Talde eragileko kide bazara (hileroko bilera batera edo guztietara joaten bazara edo 2023an egitea gustatuko balitzaizu): 2023rako taldearen plana diseinatu ahal izateko 10:00etan gerturatzea eskatzen dizugu.
  • Talde eragileko kide ez bazara, baina kulturartekotasunaren balioekin identifikatuta sentitzen bazara: 11:15etan gerturatzea eskatzen dizugu. Kafea, tea edo infusioa eskuan eta jateko zerbait hartuta, mahaietan, amestutako Gasteiz hori eraikitzen lagunduko diguten hainbat gairi buruz hitz egingo dugu. Mahaiek Hezkuntza, Osasuna, Aisialdia, Etxebizitza, Enplegua, Feminismoa/Berdintasuna eta abarrekin zerikusia duten hainbat gai izango dituzte. Ez da beharrezkoa inolako prestakuntzarik izatea, zure bizipenak eta esperientziak nahikoa dira hitzaldi-gune honetarako.

Umeen zaintza zerbitzua behar baduzu, jakinarazi iezaguzu urtarrilaren 24a baino lehen e-mail honen bidez: 
antirumores@vitoria-gasteiz.org

Por AMEKADI Koop - Fazilitazioa eta bizikidetza el 2023-01-19
Lizentzia Kontaktua