elkarteak.org

es
eu

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Gasteiz konexioan: lankidetzan osasunean

Jarduera

Besterik

Ordutegia

19:00 - 20:30

Tokiko eta nazioarteko lekukotzak, antzerkia eta Kai Nakairen musika osasungintza unibertsala eta elkartasuna aldarrikatzeko pandemiari eman beharreko erantzun gisa.

Lankidetzan osasunean izenburupean, Gasteiz konexioan sentsibilizazio-jardunaldiak pandemiari aurre egingo dio. Edizio berezia izango da, soilik Internet bidez igorriko baita; jardunaldiak erakutsiko digu garapenerako lankidetza-politikak eta elkartasuna konponbidearen parte direla bizi dugun osasun-larrialdian.

Jardueraren helburua da gure lurraldearen eta urrutiko beste batzuen arteko konexioak erakustea, bereziki Arabako garapenerako GKE-ek lan egiten duten lurraldeekin ditugun konexioak; hala, gizarte aktibo eta parte-hartzaileagoa lortuko dugu, gizarte bidezko eta solidarioago bat eraikitzeko gai dena.

Edizio honetan, Inma Galak, Tangerreko Migrazio Diozesiko ordezkariak, herrialde horretan duten egoera eta COVID-19ak eragin dituen zailtasunak azalduko ditu. Bestalde, Acción Contra el Hambre elkarteko Nigerreko herrialde zuzendari Tidiane Fallek Afrikako herrialde horretan zer beste pandemiari aurre egin behar dioten azalduko du, eta beste mehatxu batzuk ere azalduko ditu, hala nola herritarren bizitza baldintzatzen duten gatazka armatuak.

Bestalde, herritarrengandik eta antolatzeko eta lankidetzan aritzeko beharretik jaiotako bi esperientzia gasteiztar aurrez aurre izango dira, solasean. Alde batetik, Asociación Sanitaria Vasca Enfermeros por el Sáhara elkarteko Oihane Santamariak Gasteizetik Saharara osasun-materiala bidaltzeko gauzatu duten ekimenaren berri emango digu. Bestalde, Vitoria-Gasteizko Alde Zaharreko Goian hezkuntza-proiektuko kide Natasha Ruedak auzoan elkar babesteko egin duten lana azalduko du.

Gainera, Pez Limbo antzerki-taldeak Homo Amabilis antzezlana aurkeztuko du elkartasunari eta elkartasun horrek gure bizitzetan eta gizartean duen lekuari buruz hausnartzeko.

Bukatzeko, Kai Nakai abeslari gasteiztarrak emanaldi berezi bat eskainiko du arratsaldean euskarazko reggaetoiarekin, feminismoaren ikuspuntutik.

Jardunaldia agertoki aldakor batean egingo da, edukien arabera, eta Gorka Aguinagalde aktore ezaguna izango du aurkezlea.

Gainera, opari solidarioak zozkatuko dira jarduerara konektatzen diren eta parte hartzen duten pertsonen artean, aurkezleak azalduko duen eran. Aurreko egunetan ere egingo dira zozketak, Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundearen Facebook eta Twitterreko profilen bidez. Zozketei buruzko informazio gehiago eskuragarri dago sare sozial horietan eta #GasteizEnConexión etiketaren pean.


Antolatzailea: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea.

Laguntzaileak: Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia eta  Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.

 

Saiora sarbidea: https://youtu.be/6HWyRYey6h4

Dohan eta izen-ematerik gabe

Por Euskadiko GGKE-en Koordinakundea el 2020-11-16
Lizentzia Kontaktua