elkarteak.org

es
eu

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Feminización de la política y municipalismo

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

17:30 - 19:30

Feminismoa goraldi une batean dago, eta agenda politikoan gero eta tarte handiagoa izaten ari da. Hala ere, politikaren formak logika patriarkalek zuzentzen dituzte oraindik ere. Zenbateraino da udalgintza bide eraginkorragoa politika "feminizatzeko" edo "despatriarkalizatzeko boterea eraikitzeko beste estrategia batzuk baino.

Hitz egingo dugu zer esan nahi den "politikaren feminizazioaz" hitz egiten denean, zein izan diren udalerriek Espainiako Estatuan eta beste herrialde batzuetan izan dituzten esperientzietako batzuk, eta, halaber, zeintzuk diren proiektu feministak eta udalgintzak gaur egun dituzten erronkak.

Filosofia politikoan doktorea da Laura. Udalgintzako, demokraziako eta feminismoko gaiak lantzen ditu ekintzaile eta ikertzaile gisa. Oraintsu, "Ciudades Democráticas. La revuelta municipal en el ciclo post-15M " (Icaria editoriala) liburua koeditatu du ta artikulu bat idatzi du udalgintza berriari buruz Springer hezkuntzaren berrikuntzaren entziklopediarako. Gaur egun, M129rekin lankidetzan ari da udal-erakundeetan politika feminizatzeari buruzko azterlan batean. Gainera, Minim (minim-municipalism.org) udalgintzaren behatokiaren sortzaileetako bat da. Roar Magazine, Open Democracy, Political Critique, ElDiario.es, Público etaPikara Magazine hedabideetan argitaratu izan du, besteak beste eta 2015etik Barcelona en Comúko aktibista da.

 

Inscripción

Por Herritartasunerako eskola Irekia - HEI el 2020-04-30
Lizentzia Kontaktua