elkarteak.org

es
eu

Agenda listado de talleres, actividades, etc

ETA DENOK DESHETEROSEXUALIZATZEN BAGARA?

Actividad

Cursos, talleres

Horario

urtarrilak 15 eta 22. Ordutegia: 10:00 / 14:00.

Heterosexualitatea ez da gure desira orientatzeko modu bat soilik. Heterosexualitatearen atzean, mundua ulertzeko, egituratzeko eta gainontzeko pertsonekin harremanak izateko modu bat ezkutatzen da. Aukera bakar moduan aurkezten zaigu, baina aukerak zabalagoak dira. Harreman afektiboak bikotetik haragoko saretzat har genitzake, praktika erotikoak moral sexual ezarritik at eraman ditzakegu, edota gure generoa adierazteko modu anitzagoak izan.

 Nola eraikitzen da gure desira? Nolako harreman afektiboak izaten ditugu? Gure generoa eroso bizi al dugu? Trebatzailea: Hiruki Larrosa, parekidetasunari eta sexu- nahiz genero-aniztasunari buruzko prestakuntza, aholkularitza eta bidelaguntza eskaintzen dituen kooperatiba.

Hizkuntza:Euskara

Informazio +

Por Portal Asociativo el 10-01-2022
Licencia Contacto