elkarteak.org

es
eu

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Orria entzun Testing 2016 Santiago egunean: informazio gunea eta substantzien testa, Ai Laket!! elkartearen eskutik

Ordutegia

00:00-03:00

Testing Programa dibertsio guneetako droga ilegalen kontsumoarekin lotutako arriskuen murrizketarako programa bat da.

Ai Laket!!-ek Testing programa du abian. Bere oinarriak substantzia ilegalen testa eta analisia, hala nola informazio orokor zein pertsonalizatua dira, balizko kontsumitzaileei eta drogen erabilerarekin lotutako edozein arlotan interesa duen edozein pertsonari zuzendua.

Programa tokian tokiko kontsumo guneetara hurbiltzen den aktibitate ibiltaria da. Autokarabana-bulegoa erabiltzen da, ondean karpa bat itsatsita duela. Erabiltzaileei aurreko propagandaren bidez ematen zaie zerbitzuaren berri baina, batez ere, outreach delakoaren bidez, alegia, aktibitatea burutzen den tokian bertan haien bila joan eta harreman zuzenean jarriz.

Por Ai Laket!! Euskadi elkartea el 2016-07-18
Lizentzia Kontaktua