elkarteak.org

es
eu

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Eremu urriko hizkuntzak edo hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten Europako gazteen lehenengo topaketa

Uztailaren 19tik 22ra (asteartetik ostiralera) Eremu urriko hizkuntzak edo hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten Europako gazteen lehenengo topaketa burutuko da Gasteizen, Udalaren Gazte Plana eta Euskara Planaren eskutik, eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren parte-hartzearekin, besteak beste. Dagoeneko Euskal Herria osoko eta Bretainia, Korsika, Galizia, Katalunia, Mallorca eta Valentziako gazteak animatu dira hitzorduan parte hartzera. Orain izena-emateko epea irekitzen da. Mahai-inguruak, hitzaldiak, bisitak, txangoak eta kontzertuak antolatu dira topaketa honetarako, besteak beste. Dossierra atxikitzen dugu.

Informazio gehiago gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidean eta 945 16 16 16 (3211 luzapena) telefonoan.

Por Saregune el 15-06-2011
Licencia Contacto