Eraldaketa Komunitarioko Bulegoak WhatsApp-eko hedapen-talde bat jarri du abian, herritarrei energia-komunitateekin eta jasangarritasunarekin lotutako jardunaldi, ekitaldi eta proiektuei buruzko informazioa helarazteko.
Gasteizko Eraldaketa Komunitariorako Bulegotik (EKB) WhatsApp-eko hedapen-talde bat sortu dugu, energia-komunitateekin eta jasangarritasunarekin lotutako nobedadeen, jardunaldien eta ekitaldien berri izan dezazun.
Maiatzean eta ekainean herritarrei zuzendutako energia-komunitateei buruzko informazio-jardunaldi berriak egingo ditugu. Noiz eta non egingo diren jakiteko modurik onena taldearen parte izatea da!
Taldera sartzeko:
Kartelean dagoen QR kodea eskaneatu, edo
Bidali iezaguzu WhatsApp bat 683 120 225 zenbakira,
eta hedapen-taldera sartzeko esteka bidaliko dizugu,
Bat egin eta informatu zaitez Gasteizen gertatzen den guztiaz!