ASAFES eta Vivir con Voz Propiatik nahi ez den bakardeari buruzko ilustrazio lehiaketa batean parte-hartzea proposatzen dizugu. Ohikoa denez, lehiaketa honen bidez, nahi ez den bakardearen inguruan irudiak lortzea da helburu nagusia, bere esparru guztietan.
Lehiaketaren oinarriak:
Partaideak:
Lehiaketan parte-harzteko 18 urte baino gehiago izan behar dituzu.
Irudiak eta aurkezpena:
Partaide bakoitzak 2 irudi gehienez aurkeztu ditzake, berak egindakoak eta beste lehiaketetan sarituak ez direnak izan. Irudiak aurkeztu nahi badituzue ASAFESen edo Vivir con Voz Propiako egoitzara jo behar duzue.
Ez dira adimen artifizialaren bidez egindako irudiak onartuko.
Irudiaren tamaina ezin da A3 bat baino gehiagokoa izan.
Onartzeko data:
2025eko martxoaren 8tik apriliraren 1erarte biak barne.
Sariak:
Irudi hoberenak 1. saria, 2. saria eta accésit-a jasoko dute. Lehiaketa bukatu ondoren, irudiak erakusketa batean egongo dira La InKieta aretoan hilabete batez.
Erabakia eta sarien banaketa:
2025eko apirilaren 4an 18:00etan argitaratuko dira, La InKieta aretoan (Arana kalean 34an, 01002, Gasteiz, Araba), irabazleen izen-abizenak jakinaraziz eta saritutako irudiak adieraziz.
Oharrak:
·
Lehiaketan parte-hartzea oinarriak baieztatzen dituzula suposatzen du.
·
Partaideak
aitortzen eta bermatzen du aurkeztutako obra edo obren egilea dela,
eta aukezten duen obraren eskubideen titularra dela. Egileek Jabetza
Intelektualari buruzko Legearen
Testu Bateginean jasotako eskubideak gordeko dituzte, eta lege horren
arloko lege-xedapenak betetzearen eta norberaren irudirako eskubidearen
erantzule izango dira; halaber, beren erantzukizuna izango da lana
lehiaketa honen esparruan zabaltzeak, erreproduzitzeak
edo argitaratzeak hirugarrenei inolako eskubiderik ez kaltetzea. Era
berean, lege hori ez betetzeagatik sor daitekeen edozein eztabaidaren
aurrean legezko erantzule bakarrak izango dira.
·
Oinarri hauek betetzen ez dituzten obrak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
·
Partaide bakoitzak sari bakarra lortu dezake.
· Aurreikusi gabeko edozein kasu antolatzaileek edo, hala badagokio, epaimahaiak interpretatuko du, lehiaketaren kalitatea eta gardentasuna bermatzeko helburuarekin. Horretarako, beharrezkotzat jotzen den informazio osagarria eskatu ahal izango da.