elkarteak.org

es
eu

Berriak listado de talleres, actividades, etc

GAZTE FORMATZAILEEN POLTSA-ren PARTE IZATEKO DEIALDIA IREKI DA.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Formakuntza Plana jarriko dugu martxan  bigarren urtez,formakuntzaren bitartez laguntza-prozesuak eskaini eta gazteen elkartegintza indartzeko.
Formakuntza Planaren bitartez emango diren formakuntzak Euskadiko gazteek garatuko dituzte. Horregatik, Gazte Formatzaileen Poltsarako deialdia ireki da; izan ere, elkartegintzan eta formakuntzak ematen ibilbidea duten gazteek osatuko baitute poltsa. Deialdian parte hartzeko oinarrizko datuak galdetegi baten bitartez bete behar dira.


Formakuntzak gazteek emango dituzte, hau da, gazteek dinamizatuko dituzte, eta formakuntzen edukiak eta metodologiak aldez aurretik adostuko dira EGKrekin, gazte-elkarteen beharren arabera.

Formakuntza emateko ezinbesteko izango da, elkartegintzan esperientzia izateaz gain, arlo hauetako batean ezagutza izatea:

    • Boluntariotzaren erakarpena eta kudeaketa.
    • Euskararen sustapena.
    • Diruaren kudeaketa elkarteetan.
    • Aniztasun funtzionala eta inklusioaren aldeko praktikak.
    • Bileren dinamizazioa eta erabakiak hartzeko metodologia eraginkorrak.

Aukeratutako gaien araberako profilaz gain, hainbat baldintza komun eta nahitaezko egongo dira:

    • 18 eta 30 urte bitartean izatea.
    • Euskadiko elkarteetan esperientzia izatea.
    • Formakuntzak euskaraz garatzeko gaitasuna izatea (hala eskatzen bada).
    • Dokumentu batzuk aurkeztea, hala nola:
    • CV-a.
    • Formakuntzaren idatzizko planteamendua, aurkeztutako gaiaren arabera (gehienez 100 hitzetan formakuntzaren helburuekin eta edukien laburpenarekin).
    • Elkarte bateko kide dela egiaztatzen duen ziurtagiria edo formakuntzarako gaitasuna egiaztatzen duen gutuna (aurretiko formakuntza eman izanaren ziurtagiria, titulazioak...).
    • Fakturatu ahal izatea (elkarte baten bidez, autonomo gisa...).

Hautagaitzak bidaltzeko azken eguna otsailaren 25a izango da.
Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 688676099  (Aitor) telefonoetara edo idatzi partehartze@egk.eus helbidera.

Por Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) el 2025-02-17