Arabako Foru Aldundiak deialdia ireki du, gazteek garatutako eta gazteei zuzendutako proiektu berritzaileak sustatzeko. Deialdia 2025eko urriaren 30era arte gauzatu diren edo gauzatuko diren proiektuetarako da, Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Enklabean.
Helburua da gazteen parte-hartze aktiboa eta ingurunea eraldatzeko interes publikoko prozesuak sustatzea, betiere garapen pertsonala eta komunitarioa, gazteen ahalduntzea eta lurraldearen bizitza sozial, ekonomiko eta kulturala aberastuz.
Eskaerak aurkezteko epea: Epea zabalik dago.
Informazio guztia: https://egoitza.araba.eus/