elkarteak.org

es
eu

Berriak listado de talleres, actividades, etc

ONGIZATE PSIKOLOGIKOA GAZTEENGAN. Guztion erronka

Topaketa Tekniko Profesionala Gazteak eta Buru Osasuna “ONGIZATE PSIKOLOGIKOA GAZTEENGAN. Guztion erronka."

ASAFESek, azaroaren 26ean, asteartea, Europa Biltzar Jauregian  ospatuko den profesionalei zuzendutako zuzeneko mintegira gonbidatzen zaitu.
Oraingo honetan, ekitaldia AURREZ AURRE izango da soilik.

Ekitaldiaren antolaketa azaltzen duen egitaraua atxikitua bidaltzen dizugu. PROGRAMA OSOA.
Ekitaldia 09:30etan hasten den arren, 09:00etatik aretora sartzeko aukera egongo da (sarrera Ipar atetik izango da, estankoaren aurrean).
Aretoaren edukiera mugatua dago. Hori dela eta, lekuen esleipena izen-ematearen ordena jarraituz egingo da

Izena eman dezakezu ESTEKA hau edo programa osoaren QRaren bidez. Mesedez, ondo bete itzazu zure datuak, ziurtagiria egin ahal izateko.

Por ASAFES el 2024-11-06