elkarteak.org

es
eu

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Euskadiko boluntarioak omentzeko ekitaldia

Abenduaren 5ean ospatzen den Boluntarioen Nazioarteko Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan boluntariotzarekin lotutako pertsonak omentzeko ekitaldira gonbidatu nahi zaitu.

Ekitaldi horretan Iñigo Urkullu lehendakaria izango da buru. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosa ere bertan izango da. Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak bultzatutako omenaldia da.

2023ko abenduaren 4a, astelehena 12:00etan Bilboko Euskalduna Jauregian.  
 
Vitoria-Gasteiztik joateko autobusa antolatu da. Forondako Atea kaleko autokarabanen eremutik
 
Joan nahi baduzu, mesedez, eman izena esteka honetan azaroaren 29a baino lehen:

BERTARATZEA BAIEZTATZEKO FORMULARIOA

 

Por Batekin : Arabako Boluntariotza Agentzia el 2023-11-27