Datorren astelehenean, urriak 23, 11:30etan, La Bolsa eraikinean, Euskal Herriko hainbat eragilek prentsaurrekoa deitu dugu "Palestinarekin Elkartasuna" ekimena aurkezteko.
Egun hauetan Palestinan gertatzen ari dena Palestinako Estatu sionistaren 75 urteko kolonialismo, apartheid eta garbiketa etnikoaren eta Gazako Zerrendaren aurkako blokeoaren testuinguruan soilik uler daiteke. Ez gaude "Hamasen aurkako gerra" baten aurrean, herri baten genozidioaren eta elkartasun adierazpenen jazarpen/errepresioaren aurrean baizik.
Mendebaldeko gobernuen, enpresen eta alderdi politikoen konplizitateak eta lankidetzak Israelgo estatua legitimatzen dutela salatu nahi dugu. Bai eta Bakearen izenean bi aldeetan indarkeria amaitzea deitzen duten diskurtsoak ere, zapalduak eta zapaltzaileak parekatuz. Palestinar herriak bere okupatzailearen aurkako erresistentziarako eskubidea du. Forma eta adierazpen guztietan. Ezin da parekatu edo kriminalizatu herri baten autodefentsa-erresistentzia erakunde militar kolonial inperialista batekin.
Horregatik, Palestinarekin Elkartasuna ekimenak datorren larunbatean, urriak 28, 18:00etan, Bilboko Jesusen Bihotzetik egingo duen MANIFESTAZIO NAZIONALEAN Palestinarekiko elkartasun aktiboa erakusten jarraitzeko gonbidapena luzatzen diogu Euskal Herriari.