elkarteak.org

es
eu

Berriak listado de talleres, actividades, etc

LGTBI pertsonenganako diskriminazioari buruzko ikerketa

Arartekoa-Euskadiko herriaren defendatzailea LGTBI (gay, lesbiana, bisexual, trans eta intersex) pertsonenganako diskriminazioari buruzko ikerketa bat egiten ari da Euskadin, eta zuen erakundearekin harremanetan jartzen gara ikerketa zabaltzen laguntzeko.

Eztabaida-talde batean (edo Talde Fokal batean) parte hartu nahi duten pertsonak behar ditugu, gai hauei buruz hitz egiteko:

  • LGTBI pertsonen egoera
  • Aniztasunarekiko tolerantzia
  • LGTBI pertsonekiko jarrera diskriminatzaileak

Gonbitea honako hau da:

Arartekoa-Euskadiko herriaren defendatzaileak LGTBI pertsonenganako diskriminazioari buruzko ikerketa bat egiten ari da, eta eztabaida talde batean parte hartzeko jende bila dabil. Hortaz, eztabaida talde horretan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Eztabaida taldea edo talde fokala ikerketa-teknika bat da, eztabaida-saio baten bidez gai bati buruzko iritziak ezagutzeko balio duena. 

 

Hala, parte hartzera animatuz gero, zure iritzia edozein dela ere, mundu guztia entzuteko, errespetatzeko eta konfiantza izateko jarrera eskatzen dizugu. Horrez gain, 30 euroko txekea jaso edo Donostiako La Perla bainuetxerako bi sarreren zozketan sartuko zara.

Egin click estekan eta eman izena hoberen datorkizun hauetako saioren batean irailaren 28a baino lehen:

 

Horrez gain, adierazi mezu elektronikoan datu pertsonal hauek: izen-abizenak, telefonoa, adina, bizilekua eta ikasketak/okupazioa.

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan pablo@errotik.org helbide elektronikoan edo telefono bidez: +34 946 068 379 | +34 693 736 050.

Por Elkarteen Ataria el 2023-09-21