Lehendakarigaiek eta euskal alderdi politiko nagusietako zerrendaburuek herritarren galderei erantzungo diete. Ekainaren 17ra arte bidal dezakezu zurea!
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Sareen Sareak, Osoigok eta Hegoa Institutuak (EHU), Xabier Madariaga kazetariak aurkeztuta eta moderatuta, Eusko Legebiltzarrerako eta Lehendakaritzarako hautagaien arteko topagune batera gonbidatu nahi zaituztete.
#ElkartasunaDaErantzuna zuzenean egingo den lehen hauteskunde-eztabaida digitala da, non Euskadiko alderdi politiko nagusien Lehendakariagaiak edota zerrendaburuek, ZOOM/YOUTUBE bidez, erronka, neurri eta politika sozialak eztabaidatuko dituzten, COVID-19 krisiaren aurrean inor atzean gera ez dadin.
Bidali zure galderak
Zein da politika sozialen eginkizuna COVID-19 osteko Euskadin? Zein politika behar ditugu pandemia globala geldiarazteko? Bidali zure galdera eta babesak lortu. Bozkatuenak eztabaida digitalean izango dira zuzenean erantzun ditzaten. Zuk galdetu, haiek erantzun.
Jarraitu eta komentatu zuzenean Twitter bidez: #ElkartasunaDaErantzuna