elkarteak.org

es
eu

Noticias listado de talleres, actividades, etc

Herri Mugimendua 2.0 ikastaroa

Joxemi Zumalabe Fundazioak antolatuta,aste honetako ostiralean eta larunbatean (14an eta 15ean) Herri Mugimendua 2.0 ikastaroa jasoko dugu Saregunen. Helburuak Fundazioak berak ematen dizkigu

Zer eskaintzen dio internetek herri-mugimenduei? Nolako garrantzia eta potentziala du? Zein etekin ateratzen zaio? Nahikoa ezagupen eta erabilpen al dago?

Joxemi Zumalabe Fundazioa galdera horiei erantzuten ibili ondoren, herri-mugimenduentzat honen inguruko tailerrak antolatzea erabaki zuen. Interneten ireki den aro berriak (Web 2.0 deiturikoa) mugimenduei eskaintzen diona edo eskaini dezakeenaz kontziente, eremu horretan trebatzeko lehen urratsa emateko tailerra eskainiko dugu.

Txoko honetan, tailerraren berri duzu; egitaraua, edukia, izen ematea... Zure zalantzak zuzenean guri bidaltzeko aukerarekin batera.

Tailerra doako da. Parte hartzeko baldintza bakarra, talde bateko partaide izatea eta interneten aukeren inguruan zertxobait ikasten hasteko gogoa izatea da.

Ikastaroa dohakoa da eta, jakina, euskaraz emango da.

Izen-ematea helbide honetan egin dezakezu.

Informazio guztia hemen daukazu.

Edukiak?

Euskal Herria 2.0
patxi gaztelumendi

  • Euskal Herria eta Internet, sarrera hitzaldi bat.
  • Egungo egoera, aukera, baliabideak. Kokapen orokor bat, foko orokor batetik, herri mugimenduetara zentratuz.
  • Herri mugimenduak sarean.
Blogak
komunikazio tresna moduan

etengabe.blogsome.com
  • Blogak sortuko ditugu, eta erabiltzen hasiko gara
  • etengabe adibidea baliatuz, teoria eta pratika uztartuko ditugu.
  • Gure blogak (sortu berriak) egokitzen, komunikazio ikuspegia landuz
  • Herri mugimenduak komunikatzen, zer egiten dugu? zelan egiten dugu


Por Saregune el 11-11-2008