Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean sortu duen egitasmoa aurkeztu nahi dizuegu: “HausnarketaLab: Hausnarketen laborategia”
Eragile hauen elkarlanetik jaio den espazioaren helburu nagusia egungo hezkuntza eta gizarte gai esanguratsuak mahaigaineratzea da, ideiak partekatzeko, elkar elikatzeko eta ikasle gazteei zuzenean eragiten dieten erabakietan modu aktiboan parte hartzeko.
2024-2025 ikasturtearen lehenengo lauhilekoan 3 saio burutuko dira, EHUko kanpus bakoitzeko bat. Partaidetza sustatzeko asmoarekin, EHUk kreditu akademikoak aitortuko
ditu. Saioak eguerdiko 13:00etatik 15:00ak arte gauzatuko dira. Estas son las fechas:
Izen ematea esteka honetan dagoen formularioan egin behar da.
Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 688676099 (Aitor) telefonoetara edo idatzi partehartze@egk.eus