elkarteak.org

es
eu

Berriak listado de talleres, actividades, etc

DISLEXIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

2023ko URRIAREN 8a. BATU ZAITEZ DISLEXIAREN OLATU TURKESARA!!

Dislexia Euskadi Elkarteak Dislexiaren Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren urriaren 8an, "Batu zaitez Dislexiaren olatu turkesara!" lelopean, toki hauetan:

• Araban: Eusko Legebiltzarra, __ Foru Aldundia __ Gasteizko Udala.

• Bizkaian: Gurutzetako Ospitalea __ San Mamés

• Gipuzkoan: Eibarko Udala

Dislexia Euskadi Elkarteko bazkideak, lagunak eta senideak gure lurraldeetako hainbat tokitan elkartuko gara, Dislexia eta Ikasteko beste Zailtasun Espezifiko batzuk dituzten pertsonak ikusarazteko eta haiei laguntza eskaintzeko.

Herritarrei, oro har, eta, bereziki, urte hauetan zehar haien laguntza eta lankidetza desinteresatua erakutsi digutenei, gonbidapena egiten diegu datorren urriaren 8an arratsaldeko 8etan (20:00etan) elkartu gaitezen turkesa kolorearekin argiztatutako eraikin eta fatxadetan; izan ere, zenbait erakundek gure kolektiboaren beharrak bistaratzeko eta sentsibilizatzeko nazioarteko kanpaina honi babesa eman diote haien eraikinak turkesa kolorez argiztatuta. 

Hauek dira argiztatuko diren eraikinak:

• Araban: Eusko Legebiltzarra, __ Foru Aldundia __ Gasteizko Udala.

• Bizkaian: Gurutzetako Ospitalea __ San Mamés

• Gipuzkoan: Eibarko Udala

Por Dislexia Euskadi Elkartea el 2023-09-27