Pasan den irailaren 6an, 2023. urteko Elkarlan Sarien bederatzigarren deialdia argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, herritarren parte-hartzea eta balio publikoaren kogenerazioa sustatzeko. Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztutako proiektuei 4 sari emango zaizkie, bakoitza 9.000 eurokoa, betiere osasunarekin, ingurumenarekin, garapen ekonomikoarekin, ikaskuntza-kulturarekin, gizarte-kohesioarekin eta erabaki publikoetan parte hartzearekin lotutako gizarte-erronkei erantzuten badiete. Hilabeteko epea dago proiektuak aurkezteko.
Informazio gehiago nahi izanez gero edota eskabidea egiteko, kontsultatu hemen: https://www.euskadi.eus/saria_lehiaketa/2023/elkarlan/web01-tramite/eu/
Gogora ezazue eskabideak aurkezteko epea urriaren 6an bukatzen dela