Orain dela hilabete batzuk, Gasteizko Eskubide Sozialen Aldeko Plataformak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak deituta, 20 elkarte ta sindikatu inguru biltzen hasi ginen, asmo bakar batekin, etxebizitza eskubidearen aldeko eta gizarte bazterkeriaren kontrako ekimen batean lantzea Gasteizen. Lehen bilera pasa den otsailaren 14an izan zen. Gaur, manifestu bat adostu dugu eta zuen atxikimendua eskatzen dugu (manifestua email honekin batera doa), eta lehen deialdia ekimenaren helburuekin batera antolatu dugu jadanik ere. Atxikimenduak, maiatzaren 10 arte jasoko ditugu.
Mobilizazioa kanpaldi (bibak) bat egitea izango da, Gasteizko Plaza Berrian maiatzaren 10 eta 11ren arteko gauan, kanpaldia 20.30etan hasiko da eta 11.00etan bukatuko da, prentsaurreko bat egin ondoren, prentsaurrekoan manifestua aurkeztuko dugu.