Atzerritar jatorriko biztanleak % 9,4 dira Euskadin, eta estatukoa baino txikiagoa da batezbesteko hori. Azken urtean,jarraitu egin du 2015ean hasitako joerak, gehiago baitira biztanle etorkinak. Gero eta argiago ikusten da gorakada hori batik bat latinoamerikar jatorria duten biztanleetan oinarritzen dela. Hain zuzen, aurten, atzerritar jatorriko 9.586 biztanle gehiago bizi dira EAEn, eta horietatik % 70 latinoamerikar jatorrikoak dira.