elkarteak.org

es
eu

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Mejorando V-G Hobetuz: Zer moduz joan da? Prozesua aztertuko dugu

 

Mejorando V-G Hobetuz bukaerara iristen ari da eta, horregatik, begirada atzera bota nahi dugu, huraxeebaluatzeko, baina ez dugu guk bakarrik egin nahi, behar zaitugu!

Herritar guztiak zarete garrantzitsuak. Badakigu zuen iritzia eta zuen iradokizunak lagungarriak direla programa hobetzen joateko; horregatik, galdetegi oso erraz bat ireki genuen. 

 Galdetegitik atera diren ondorioak eta bildu ditugun datuak kontuan hartuta, behin betiko eredua diseinatzeko lan egingo dugu Gasteizko aurrekontu prozesurako. Hori azaroaren 28an, astelehenarekin, izango da, 18:00-20:30, Europa Jauregiko Green Aretoan.

 

Etortzekoa bazara, edota haurtzaindegi zerbitzua edo zeinu hizkuntzaren interpretea behar baduzu egun horretarako, jar zaitez harremanetan azaroaren 25a baino lehen, Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuarekin, 945161687 telefonora deituta edo mjruiz@vitoria-gasteiz.org e-mailaren bidez.

Gogoratu: denok gonbidatuak zaudete. Hiria hobetuko dugu?

Argibideak nahi badituzu, jatorrizko iturrira jo dezakezu.

Por Saregune el 2016-11-24