elkarteak.org

es
eu
Esparrua
Testua

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Gazteon manifestua hizkuntzen alde

Joan zen uztailaren 22an, Gasteizen bukatu zen eremu urriko hizkuntzak edo hizkuntza gutxituak hitz egiten duten gazteen topaketa.

Hona hemen gazteek egin zuten manifestua. Topatu dezakezu Udalaren weborrian.

Hizkuntzen aldeko gazteon manifestua – Vitoria-Gasteiz 2011

Gazteon manifestua hizkuntzen alde – Vitoria-Gasteiz 2011

Eremu urriko hizkuntzak eta hizkuntza gutxituak hitz egiten duten hainbat gazte europar bildu gara Gasteizen 2011ko uztailaren 19tik 22ra, eta honakoa adostu dugu:

  1. Hizkuntza guztiak izatez berdinak dira. Hori dela eta, guztiek izan behar dituzte eskubide eta betebehar berberak, baita erabilera aukera berdinak ere.

  2. Gure hizkuntzek gure nortasuna osatzen dute eta, horregatik, ez ditugu alde batera utziko, ezta pentsamendu uniformerik hartuko ere. Gure aberastasuna gure nortasunean datza.

Gurasoek herentzia zoragarria utzi dute gure esku, hau da, kultur eta hizkuntza ondare garrantzitsua, eta ez diogu horri uko egingo. Are gehiago, ondare hori izango da ondorengoei utziko diegun aberastasuna.

  1. Bizitzako eremu guztietan gure hizkuntza defendatzeko eta bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu. Gainera, konpromisoa hartzen dugu gure hizkuntzak ezagutzen ez dituzten pertsonei gure hizkuntzarekiko aldeko jarrera helarazteko.

  2. Agintariei eskatu nahi diegu hizkuntza guztiek onarpen legal berdina izan dezatela, hizkuntza guztien babesa eta sustapena ziurta dezatela, baita hezkuntza osoa gure hizkuntzetan izateko eskubidea ere. Halaber, eskatu nahi diegu beharrezko den hizkuntz politika egokiak ezar ditzatela, alor guztietan gure hizkuntzaren erabilera bermatzeko.

Hizkuntzak beti onuragarriak direnez, elkartruke linguistikoa eta kulturala defendatzen dugu, jasangarritasun eta aberastasun mundiala bermatzen dutelako.

Etorkizuna gara.

Gure hizkuntzak dira etorkizuna.

Etorkizuna gaur hasten da.

Por Saregune el 2011-09-28
Ocultar leyenda
Mostrar leyenda
Garapenerako laguntza
28
Gazteria eta Aisialdia
9
Gizarte-ekintza
39
Besterik
26
Gizarteratzea/Kolektiboentzako arreta
12
Inmigrazioa
12
Soziosanitarioa
35
Hezkuntza eta Prestakuntza
24
Ekologia eta Ingurumena
17
Dibertsitate funtzionala
18
Haurtzaro, Familia eta 3.adina
18
Emakumea / Genero Berdintasuna
14
Gizarte-garapena
7
Kirola
6
Kultura
28
Auzo elkarteak
13
Animalien babesa
3
Euskararen sustapena
1
Profesionalak
4