elkarteak.org

es
eu
Esparrua
Testua

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Vitoria-Gasteizek liburuaren eguna ospatuko du

Vitoria-Gasteizek letren aldeko ahalegin handia egingo du liburuaren eguna ospatzeko

Eduardo Mendozak, Clara Sánchezek, Miguel Hernándezek eta euskarak partekatuko dute protagonismoa aste osoan zehar.

Udalak estatuko lehen mailako idazleek osatutako jarduera eta hitzaldi kartela eskainiko du Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko; Goiuri jauregia eta Espainia plaza zein Andre Maria Zuriaren plaza izango dira agertoki nagusiak.

Jauregi errenazentistan hainbat hitzaldi emango dituzte maila handiko egileek, hala nola Eduardo Mendoza edo Clara Sánchez zein Rubén Ruiz, Eider Eibar, Josune Muñoz, Igor Estankona eta Edorta Jiménez euskaldunak. Egileek beren sortze prozesuez edo lanez hitz egingo dute, eta euskarazko olerkien irakurketa ere izango da. Gainera, Erdi Aroko hiriguneko eraikinean bi ikuskizun berezi eskainiko dira: batetik, Miguel Hernández Alacanteko poeta eta dramaturgoaren omenaldia haren jaiotzaren mendeurrena dela eta; bestetik, 'En la lengua floja' zirku ikuskizuna, zeinean hitzak harilkatuz jolas eta esaldi burutsuak osatuko baitituzte.

Gainera, letrak Vitoria-Gasteizko erdiguneko kaleetara atera eta Espainia plaza zein Andre Maria Zuriaren plaza "konkistatuko" dituzte. Izan ere, apirilaren 24 eta 25eko asteburuan, liburu-saltzaileek beren saltokiak jarriko dituzte Espainia plazako arkupeetan, eta Andre Maria Zuriaren plazan, aldi berean, zozketak, erakusketak eta gazteenentzako lantegiak izango dira, besteak beste.

Por Saregune el 2010-04-09
Ocultar leyenda
Mostrar leyenda
Garapenerako laguntza
28
Gazteria eta Aisialdia
9
Gizarte-ekintza
39
Besterik
26
Gizarteratzea/Kolektiboentzako arreta
12
Inmigrazioa
12
Soziosanitarioa
35
Hezkuntza eta Prestakuntza
24
Ekologia eta Ingurumena
17
Dibertsitate funtzionala
18
Haurtzaro, Familia eta 3.adina
18
Emakumea / Genero Berdintasuna
14
Gizarte-garapena
7
Kirola
6
Kultura
28
Auzo elkarteak
13
Animalien babesa
3
Euskararen sustapena
1
Profesionalak
4