elkarteak.org

es
eu
Esparrua
Testua

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Hegoako lankidetza eta garapenari buruzko masterretan aurrez izena emateko epea hasi da

Martxoaren 1ean Garapena eta Nazioarteko Lankidetzako eta Globalizazio eta Garapena master ofizialetan aurrez izena emateko epea hasiko da. Hegoa Institutuak eta UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuko Sailak koordinatzen dituzte masterrak. Datozen asteetan irekiko da, gainera, Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Emantzipatzailea online masterrean izena emateko epea.

Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Master Ofiziala garapenerako nazioarteko lankidetzan espezializatutako langileak prestatzera bideratuta dago batez ere. Oinarrizko erreferentziatzat ekitatea, pobreziaren aurkako borroka, giza garapena eta iraunkortasuna ditu. Master honek, gainera, Latinoamerikan, Afrikan, Asian edo Europan garapenerako lankidetza-proiektu batean derrigorrezko praktikak barne hartzen ditu.

Globalizazio eta Garapena Master Ofiziala espezializazio akademikora eta ikertzaileen prestakuntzara zuzenduta dago, globalizazioaren eta garapen-prozesuen fenomenoei dagokionez. Diziplinartekoa da, eta Garapenari buruzko Ikasketen (Development Studies) tradizioan kokatzen da. Euskal Autonomia Erkidegoan curriculumetik kanpoko praktikak egiteko aukera barne hartzen du.

Bi titulu ofizial horiez gain, Hegoak eta UPV/EHUk Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Emanzipatzailea Masterra koordinatzen dute. Berezko titulua da, campus birtualaren bidez ematen dena, eta garapen kritikorako lankidetza bultzatzen duten pertsonak prestatzea du helburu, justizia soziala eta hezkuntza emantzipatzailea sustatzeko gai diren subjektu politikoak indartuz.

Hiru masterrek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza ekonomikoa dute.

Por HEGOA, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua el 2023-03-02
Ocultar leyenda
Mostrar leyenda
Garapenerako laguntza
28
Gazteria eta Aisialdia
9
Gizarte-ekintza
39
Besterik
26
Gizarteratzea/Kolektiboentzako arreta
12
Inmigrazioa
12
Soziosanitarioa
35
Hezkuntza eta Prestakuntza
24
Ekologia eta Ingurumena
17
Dibertsitate funtzionala
18
Haurtzaro, Familia eta 3.adina
18
Emakumea / Genero Berdintasuna
14
Gizarte-garapena
7
Kirola
6
Kultura
28
Auzo elkarteak
13
Animalien babesa
3
Euskararen sustapena
1
Profesionalak
4