elkarteak.org

es
eu
Esparrua
Testua

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Som Energiaren Tokiko Taldeko V. Urteko Topaketa

Energia berdearen komertzializaziorako eta sorkuntzarako kooperatibaren tokiko taldeak bilduko dira euskal hiriburuan, non barruko antolakuntzari buruz eztabaidatuko duten. Honez gain,Tokiko Taldeek garatutako esperientzia arrakastatsu batzuk ere aurkeztuko dituzte.

 

Som Energia – Energia Gararen euskal tokiko taldeak Som Energiaren Tokiko Taldeen V. Urteko Topaketaren anfitrioiak izango dira aurten. Kooperatibaren 70 bazkideren bat bilduko dira Gasteizen datorren asteburuan. Topaketa hau kooperatibaren urteko data finko bat da (urte honetako bosgarren edizioa da 2012 urtean hasita) eta bazkideen parte-hartzearen erreminta aktibo garrantzitsuenetariko bat ohi da. Topaketa hauen helburua tokiko esperientziak konpartitzeko lekua erraztea da baita sare-lanaren talde-ikasketa eta sinergiak aprobetxatzea ere eredu energetikoaren aldaketan lan egiten jarraitzeko (mundu mailan pentsatu eta tokian eragin).

 

Topaketaren gai printzipala barruko koordinazioaren eta antolaketaren gaiak izango dira baina Tokiko Taldeek egindako aurreko urteko esperientzi arrakastatsuak ere aipatuko dira.

 

Som Energia kooperatibak, energia berriztagarriaren komertzializazioan eta sorkuntzan baita hiri-kontzientziazioan eta parte-hartzean ere dihardu eta aurreko abenduan bere bosgarren urteurrena ospatu zuen. Irabazi asmorik gabeko kooperatiba hau Gironako Unibertsitatearen pertsona batzuekin hasi zen eta honek gaur egun ia 25.000 bazkide eta elektrizitatearen 33.000 kontratu ditu Estatu osoan. Gaur egun 65 Tokiko Talde daude Estatu osoan sakabanaturik (Galiziatik Kanariar Uharteetara) eta lurralde horietako borondatezko bazkideek kooperatibaren aktibitatea garatzen dute maila lokalean..

 

Euskal Herri osoan 1.200 bazkide daude eta bost Tokiko Talde. Energia Gara Nafarroaren eredua jarraituz, 2011 urtetik aitzindaria, Energia Gara Bilbo taldea martxan jarri zen 2013 urtean, baita Gasteizkoa ere azken bolada honetan.

 

Informazio gehiago

www.somenergia.coop

Por Saregune el 2016-03-04
Ocultar leyenda
Mostrar leyenda
Garapenerako laguntza
28
Gazteria eta Aisialdia
9
Gizarte-ekintza
39
Besterik
26
Gizarteratzea/Kolektiboentzako arreta
12
Inmigrazioa
12
Soziosanitarioa
35
Hezkuntza eta Prestakuntza
24
Ekologia eta Ingurumena
17
Dibertsitate funtzionala
18
Haurtzaro, Familia eta 3.adina
18
Emakumea / Genero Berdintasuna
14
Gizarte-garapena
7
Kirola
6
Kultura
28
Auzo elkarteak
13
Animalien babesa
3
Euskararen sustapena
1
Profesionalak
4