elkarteak.org

es
eu
Esparrua
Testua

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Frackanpada: Euskal Herrian egingo den eta izaera internazionala izango duen frackingaren kontrako akanpada

Euskal Herriko frackingaren kontrako mugimenduak, Fracking EZ, deitzen du frackanpada eta proiektuarekin konprometitu diren Europako hainbat herrietako pertsona talde baten sostenguarekin ere antolatzen ari da.

Aukeratutako datak uztailaren 13tik 19ra dira eta  Subilla Gasteizen izango da, Vitoria-Gasteizko udalerrian. Aukeratutako lekua oso karga sinboliko handikoa da, izan ere bertan egin nahi dituzte frackingaren bitartez Euskal Herriko lehendabiziko putzuak. Herriko biztanleen konplizitatearekin egingo da, beraien herriko lurretan akanpatzeko baimena eman digute.

Helburuak ugariak dira; lehendabizikoa frackingaren kontrako borrokan dauden pertsonen eta leku desberdinetan borroka honetan hasteko interesa duten pertsonen arteko esperientziak eta praktikak elkar trukatzea daBigarrenik, esparru desberdinetako borroken topagunea izateaFrackanpadak beste antolaketa eta elkar aditze batzuk gauzatzeko helburua badu ere, hortaz harreman horizontalak izango ditugu, maitasunak eta harremanak zainduz, gure artean eta ingurumena errespetatuz.
Akanpada elkargune bat izango da, heziketarako eta dibertsiorako lekua, baita ekintzak proposatuko diren leku bat ere, fracking-aren arazoak ikusarazteko, zulatzaileei erakutsiz gure herri-ondasunak suntsitzera baldin badatoz ez dutela erraza izango.

Argibide gehiago: http://frackanpada.frackingez.org/

Por Saregune el 2015-07-07
Ocultar leyenda
Mostrar leyenda
Garapenerako laguntza
28
Gazteria eta Aisialdia
9
Gizarte-ekintza
39
Besterik
26
Gizarteratzea/Kolektiboentzako arreta
12
Inmigrazioa
12
Soziosanitarioa
35
Hezkuntza eta Prestakuntza
24
Ekologia eta Ingurumena
17
Dibertsitate funtzionala
18
Haurtzaro, Familia eta 3.adina
18
Emakumea / Genero Berdintasuna
14
Gizarte-garapena
7
Kirola
6
Kultura
28
Auzo elkarteak
13
Animalien babesa
3
Euskararen sustapena
1
Profesionalak
4