elkarteak.org

es
eu
Esparrua
Testua

Berriak listado de talleres, actividades, etc

UNESCO Etxearen beka, New Yorken post 2015 Agenda onartzeko Nazio Batuen gailurrean parte hartzeko

2015eko irailean Nazio Batuen Goi Mailako Gailurra egingo da New Yorken post 2015 Agenda onartzeko eta Garapen Iraunkorreko Helburuak aditzera emateko. UNESCO Etxeak kazetari batentzako beka bat eskaintzen du Nazio Batuen Goi Mailako Gailurrean prentsa onetsi gisa parte hartzeko.

Erreportaje, artikulu, blog edo beste formula batzuen bitartez, Gailurreko gauzarik aipagarrienen berri ematea izango da bere zeregina, egun horietan Nazio Batuetan gertatzen denari jarraipena emanaz, sozietate zibilak nazioarteko gailurretan jokatzen duen rolean sakonduz eta Estatuen arteko negoziazioak hurbiletik ezagutuz.

Hautatutako kazetaria UNESCO Etxearen taldeko bi pertsonak lagunduta joango da Gailurrera. Bi pertsona horiek Gailurraren funtzionamenduari eta hango prozesuei buruzko aholkuak emango dizkiote, bere lana aberasteko eta errazteko.

* Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko, beka-eskatzaileek honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

  • Kazetaritzan, Ikus-entzunezko komunikazioan edo antzekoan lizentziadunak izatea.

  • Ingelesa.

  • Komunikabide batekin harreman zuzena izatea.

  • Komunikabide horren ziurtagiri bat edukitzea, Gailurreko edukiak zabaltzeko konpromisoa adierazten duena.

* Beste meritu batzuk:

  • Euskara.

  • Nazioarteko harremanetan, Nazioarteko Lankidetzan, NazioartekoSareetan, Nazio Batuetan eta/edo generoan prestakuntza izatea.

  • Hirugarren herrialdeetan lan-esperientzia izatea.

* Beka eskatzeko bidali behar dira:

       1. Aplikazio formularioa. (on-line)

       2. Hautagaiaren CV-a , a.villalba@unescoetxea.org helbidera "BEKA" erreferentzia aipatuz . 

 

Oinarriak http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_pdfnew.png

 

Informazio gehiago:

Amancay Villalba a.villalba@unescoetxea.org

Tfna. 94 427 64 32

Por UN Etxea – UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkartea el 2015-05-19
Ocultar leyenda
Mostrar leyenda
Garapenerako laguntza
28
Gazteria eta Aisialdia
9
Gizarte-ekintza
39
Besterik
26
Gizarteratzea/Kolektiboentzako arreta
12
Inmigrazioa
12
Soziosanitarioa
35
Hezkuntza eta Prestakuntza
24
Ekologia eta Ingurumena
17
Dibertsitate funtzionala
18
Haurtzaro, Familia eta 3.adina
18
Emakumea / Genero Berdintasuna
14
Gizarte-garapena
7
Kirola
6
Kultura
28
Auzo elkarteak
13
Animalien babesa
3
Euskararen sustapena
1
Profesionalak
4