elkarteak.org

es
eu
Esparrua
Testua

Berriak listado de talleres, actividades, etc

2. jardunaldia Euskadirentzat Demokraziari eta Herritarren partaidetzari buruzko Liburu Zuria

Abenduaren 18an Bilbon hasi genuen Demokrazia eta Herri-partaidetzari buruzko Liburu Zuria elkarrekin eraikitzeko prozesuari jarraipena emateko, non ekarpen oparoak jaso genituen,  martxoaren 21ean Vitoia - Gasteizen ospatuko den bigarren jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu (Pilar Gizarte Etxea, goizeko 09:30etatik 13:00etara).

Jardunaldi honetan, prozesuaren lehenengo urrats hartan jasotako zenbait gai alanduko ditugu, eztabaida sakonagorako beharra dutenak. Besteak beste:

  • Partaidetza eta erabakitzearen arteko lotura maila
  • Kalitatezko prozesu parte-hartzaileak garatzeko bideak eta metodologiak
 
Euskadirentzako gobernabide eredu berri bat  bultzatu, sustatu eta garatzeko beharrezkoa den erreferentzia-esparruari bide eman nahi dio Liburu Zuriak, eta prozesu honen baitan eztabaidarako eta lanerako ezinbesteko edukiak dira lehen aipatutakoak.

Era berean, Gobernu gisa Liburu Zuri honen garapenarekin dugun konpromisoa (bai prozesuari dagokionean, baita emaitzekin ere) azalduko dugu jardunaldian, ekimen honekin dugun inplikazioa agertzeko.

Guretzat ezinbestekoa da jardunaldi honetan ere zure parte-hartzea izatea, edo eta orain artean ez baduzu aukerarik izan, lehenengo aldiz elkarlanerako prozesu honen partaide izatea. Horregatik, hain zuzen ere, zure parte-hartze eta ekarpenak landu eta jasotzeko, Demokrazia eta Herri-partaidetzari buruzko Liburu Zuria eraikitzeko 2. Jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu.

Izena eman

 

Zalantzaren bat izanez gero, gatxutegi@innobasque.com mezu elektroniko bat bidali edo 94.420.94.88 telefono-zenbakira deitu (Goizalde Atxutegirengatik galdetu).

Por Saregune el 2014-03-13
Ocultar leyenda
Mostrar leyenda
Garapenerako laguntza
28
Gazteria eta Aisialdia
9
Gizarte-ekintza
39
Besterik
26
Gizarteratzea/Kolektiboentzako arreta
12
Inmigrazioa
12
Soziosanitarioa
35
Hezkuntza eta Prestakuntza
24
Ekologia eta Ingurumena
17
Dibertsitate funtzionala
18
Haurtzaro, Familia eta 3.adina
18
Emakumea / Genero Berdintasuna
14
Gizarte-garapena
7
Kirola
6
Kultura
28
Auzo elkarteak
13
Animalien babesa
3
Euskararen sustapena
1
Profesionalak
4