elkarteak.org

es
eu
Esparrua
Testua

Agenda listado de talleres, actividades, etc

"Eman minutu bat berdintasunaren alde" minutu bateko Ikus-entzunezko lehiaketaren 6. edizioa

Jarduera

Besterik

Lanek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustatzeari, defendatzeari eta/edo eskubide hau urraketa salatzeari buruzkoak izan behar dute.

"Eman minutu bat berdintasunaren alde" Lehiaketaren 6. edizioa abiarazten da.

Lehiaketak gizartea ohartarazten du emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun egoera dramatikoaz munduan, egunero edozein testuinguru geografiko eta kulturaletako emakumei bere eskubideak zigorrik gabe urratzen direnez gero.

Hauek izango dira SARIAK, hiru kategorietan:

- Eman minutu 1 Saria: kategoria nagusia eta sari gorena.

Saria: Nestor Basterretxearen "Estela Solidaria- Hilarri Solidarioa" eskultura. Berdintasunari eta Giza Eskubideei buruzko dokumentalaren errealizazioa finantzatuko da, guztira 5.000 euroko zenbatekoan.

 

- Ekin eta Egin Saria: Ikastetxe, gazteen kultura-elkarte eta abarrei zuzendura dago sari hau; 18 urtetik beherakoei, beti ere. Gazteek bakarka edo taldean aurkezti ahal izango dute beren lana.

Saria: Bideo-kamera + garaikurra

 

- UNESCO Etxea Saria: Kategoria honetan irizpide hau balioetsiko da: mezua eta mezu hori zenbateraino datorren bat UNESCOk, eratu zenean, Giza Garapen Iraunkorra lortzeko bere gain hartu zuen helburuarekin.

Saria: Bideo-kamera + garaikurra

Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira eta gehienez ere minutu bateko iraupena izango dute, kreditu-tituluak kontuan hartu gabe. Pertsona bakoitzak nahi beste ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango ditu.

Lanak filmatzeko telefono mugikorra, Iphonea, PDA, Webcamak, argazki-kamera edo bideo-kamera digitala erabili ahal izango dira, baina lanak aurrez adierazitako bost formatuetako batean (mov, avi, flv, mpeg eta mp4) eta ahalik eta bereizmen handienean aurkeztu beharko dira.

2016ko otsailaren 1ean bukatuko da izena emateko eta lanak bidaltzeko epea.

Oinarriei, izen emateari edota lehiaketaren aurreko edizioei buruzko informazioa lehiaketaren web orrian eskuragarri egongo da: www.dame1minutode.org

Por UN Etxea – UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkartea el 2015-10-05
Ocultar leyenda
Mostrar leyenda
Garapenerako laguntza
28
Gazteria eta Aisialdia
9
Gizarte-ekintza
39
Besterik
26
Gizarteratzea/Kolektiboentzako arreta
12
Inmigrazioa
12
Soziosanitarioa
35
Hezkuntza eta Prestakuntza
24
Ekologia eta Ingurumena
17
Dibertsitate funtzionala
18
Haurtzaro, Familia eta 3.adina
18
Emakumea / Genero Berdintasuna
14
Gizarte-garapena
7
Kirola
6
Kultura
28
Auzo elkarteak
13
Animalien babesa
3
Euskararen sustapena
1
Profesionalak
4
Lizentzia Kontaktua