elkarteak.org

es
eu
Ámbito
Texto

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Ardoa ezaguStuz

Actividad

Charlas, Exposiciones

Horario

Ostirala 9:30 - 19:00 / Larunbata 9:30 - 13:00

Euskal Herriko Unibertsitateko Laboratorio de Análisis Sensorial Euskal Herriko Unibertsitatea (LASEHU) laborategiak ardoaz gehiago disfrutatzeko zentzumenen bidezko ebaluazioari buruzko ikastaro bat antolatu du Arabako Campuseko Errektoreordetzaren babesarekin eta Gasteizko Udaletxearen Euskara Zerbitzuarekin eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin.

Ikastaroaren helburua da ardoaren dastaldiaren oinarriak azaltzea, kurtsoan parte hartuko duten lagunek ardoez gehiago disfrutatzeko ezagupen eta oinarrizko trebetasunak eskura ditzaten, oinarri zientifikoetatik abiatuta baina modu erakargarrian.

Ikastaroa ardoan interesatuta dagoen edonori irekita dago. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretiko ezagupenik izatea. Plaza kopurua mugatua da; gehienez 30 lagun.

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da. Azalpenekin batera ardo ezberdinak probatuko dira, ardoetan antzemateko sentsazioez jabetzeko ezinbesteko aukera izanda.

Ikastaroa irailaren 11an eta 12an egingo da, Oihaneder Euskararen Etxean (Frai Zakarias Martínez kalea 2).

Ikastaroan izena emateko 28 euro sartu behar dira irailaren 9a baino lehen honako kontu honetan (Kutxabank): 2095 0292 9632 3900 8932, kontzeptuan Ardoa ezagustuz – Izen-abizena

Programa honako hau da:

Irailaren 11n, ostirala:

  • 9:30ean: Ikastaroaren aurkezpena
  • 10:00etan: Zein dira ardoetan sumatu ahal ditugun sentsazioak? (Iñaki Etaio, EHUko irakaslea eta LASEHUko ikerlaria)
  • 10:30ean: Zergatik dituzte ardoek kolore ezberdinak? (Iñaki Etaio, EHUko irakaslea eta LASEHUko ikerlaria)
  • 12:00etan: Zein faktore hartu behar dira kontuan ardoez gehiago disfrutatzeko? (Mikel Garaizabal, Enologoa, sommelierra eta ardoaren kulturaren dibulgatzailea)
  • 16:00etan: Zergatik dituzte ardoek usain ezberdinak? (Guillermo Castaños, Enologoa eta Behorte ardoguneko teknikaria eta kudeatzailea)
  • 18:15ean: Zergatik dituzte ardoek zapore ezberdinak?
  • (Itziar Insausti, Doniene Gorrondona Txakolina upategiko arduraduna eta enologoa)

Irailaren 12an, larunbata:

  • 9:30-13:00: Eguren Ugarte Upategira bisita (Guardia). Autobus antolatua, Gasteiztik
Por Salhaketa-Araba el 29-07-2015
Ocultar leyenda
Mostrar leyenda
Cooperación al desarrollo
28
Juventud y Tiempo Libre
9
Acción social
39
Otras
26
Inserción Social/Atención a Colectivos
12
Inmigración
12
Socio-Sanitario
35
Educación y Formación
24
Ecología y Medio Ambiente
17
Diversidad funcional
18
Infancia, Familia y Tercera Edad
18
Mujer e Igualdad de género
14
Desarrollo comunitario
7
Deporte
6
Cultura
28
Vecinal
13
Protección animal
3
Promoción del euskera
1
Profesionales
4
Licencia Contacto