elkarteak.org

es
eu
Esparrua
Testua

Agenda listado de talleres, actividades, etc

NIRE MUNDUA

Jarduera

Besterik

Non

(esquina Calle Postas)

Ordutegia

10:00-13:30

Prezioa

Dohainik

Partre hartu "Nire Mundua"-n, Kaleko ekintza, Nazio Batuen “My world” kanpainarekin zerikusia duena

My World (Nire Mundua) Nazio Batuek abian jarritako eta munduko herritar guztiei zuzendutako inkesta bat da, munduko agenda berriaren, hau da, post-2015 agendaren definizioaren esparruan herritarren iritzia, lehentasunak eta ikuspuntuak jasotzea eta munduko buruzagiak informatzea xede duena.

2015eko bukaera arte jarraituko duen inkesta global horren emaitzak Idazkari Nagusiarekin eta munduko buruzagiekin partekatuko dira post-2015 hurrengo garapen-agenda prestatzeko prozesu osoan.

UNESCO Etxea Kanpainako bazkide ofiziala da, eta post-2015 Agendari buruz egiten ari den lan-esparruan, inkesta hau kaleratuko du, ezagutzera emateko eta euskal gizarteari nazioarteko prozesuetan parte hartzen eta horietan eragina izaten laguntzeko.

Nire Mundua inkestaren bitartez, pertsonek sei jarduera-eremu (16tik) aukera ditzakete, euren bizitzetan hobekuntza handiena eragin dezaketela iruditzen zaienak. 16 gai horiek landu dira planetako populazio pobreenen artean lehendik egindako ikerketa eta inkestetan adierazitako lehentasunak eta pobreziaren aurka borrokatzeko agendari buruzko eztabaida tekniko eta politikoetatik jasotako informazioak oinarri hartuta.

Nire Mundua podiuma hiru lurraldeetan egongo da (Basauri eta Bilbo, Bizkaian; Donostia, Gipuzkoan; eta Gasteiz, Araban). Hiriko ondo ikusteko moduko leku batean jarriko da, gutxienez egun erdi batez hiri bakoitzean. Alde batetik, edozein herritarrek adierazi ahal izango ditu bere lehentasunak planeta osoan entzun daitezen eta, bestetik, Nire Mundua inkesta egingo da. Inkesta anonimoa da eta parte-hartzaileek euren sexua, adina eta herrialdea soilik adierazi beharko dituzte, emaitzen ondorengo analisia errazteko.

Parte har dezakezu galdeketa "Nire Mundua" gure webguneko sailean osatuz ere edo http://vote.myworld2015.org/es/?partner=UEtxea helbidean

Por UN Etxea – UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkartea el 2015-05-04
Ocultar leyenda
Mostrar leyenda
Garapenerako laguntza
28
Gazteria eta Aisialdia
9
Gizarte-ekintza
39
Besterik
26
Gizarteratzea/Kolektiboentzako arreta
12
Inmigrazioa
12
Soziosanitarioa
35
Hezkuntza eta Prestakuntza
24
Ekologia eta Ingurumena
17
Dibertsitate funtzionala
18
Haurtzaro, Familia eta 3.adina
18
Emakumea / Genero Berdintasuna
14
Gizarte-garapena
7
Kirola
6
Kultura
28
Auzo elkarteak
13
Animalien babesa
3
Euskararen sustapena
1
Profesionalak
4
Lizentzia Kontaktua