Gizarte-ekintza
Siervas de Jesús, 40, vitoria
945231560
Bai
Deskribapen laburra
Ai laket!! 1998 urtean sortu zen kolektibo gisa. Legez kanpoko droga erabiltzaileen egoeraren kezkak elkartu zituen kideak. 2002 urtearen hasieran irabazi-asmorik gabeko elkarte bihurtu zen, legez kanpoko drogen erabiltzaileek eta erabiltzaile ohiek osatutakoa.
Deskribapena
Oinarrizko premisa batetik abiatzen gara: drogak betidanik izan dira giza-kulturaren parte eta, horrenbestez, zentzuzkoa da pentsatzea hala izaten jarraituko dutela. Gure ustez, gero eta agerikoagoa da debekuan oinarritutako politikek, substantzia jakin batzuen erabateko abstinentzia lortzea helburu dutenek, ez dutela eraginkortasunik, substantzia horiei loturiko arazoak txikitu beharrean haiek areagotzen laguntzen baitute. Egoera horren aurrean, substantzia psikoaktiboekin bizitzen ikastearen aldeko apustua egiten du Ai laket!! elkarteak, erantzunkizunez kontsumitzearen ikuspuntutik eta haiek erabiltzeak dakartzan arriskuen autogestioaren ikuspuntutik. Uste dugu drogak kontsumitzea edo ez kontsumitzea norberaren erabakia dela, eta erabaki hori norbanakoak hartu beharrekoa dela, modu askean eta informazioan oinarrituz. Ai laket!!-en helburua ez da erabaki horretan eragitea, informazio zehatza, praktikoa eta sinesgarria ematea baizik, hartara, kontsumitu ala ez, ahalik eta iritzi-elementu kopuru handienean oinarritutako hausnarketa baten ondorio izan dadin. Ai laket!!-en ateak irekita daude proiektu honetan parte hartu nahi duten guztientzat, drogen esparruan edo gaueko giroan lan egiten dutenentzat nahiz farmazia batean, katean, flyerrak diseinatzen edo ogia egiten diharduten guztientzat. Legez kanpoko drogen erabiltzaile bazara, gurekin batera parte hartu eta elkarlanean aritu nahi baduzu…
Lurralde esparru
Euskal Herria
Jarduera esparrua
Prebentzioa droga arloan
Bestelako informazioa
Testing
Ai test!! gunea
Lonja Laket!!
Boluntariotza Hedatuz
Botiltzarra
Forkamuntzak
Tailerrak