2024a etorkizunari begira hasiko dugu, errealismoz, baina baita itxaropenez ere, gure ingurune naturalarekin lotzen gaituzten eta lurrean bizitzeko modu adeitsuagoetan pentsarazten diguten bi jarduerekin, Yayo Herreroren eskutik.
Zabalik dago SETEMeko elkartasun-auzolandegietan izena emateko epea! Beste uda batez, nazioarteko lankidetzara eta elkartasunera hurbiltzeko esperientzia hau antolatuko dugu Guatemala, Kolonbia, El Salvador eta Ekuadorko tokiko erakundeekin batera. Hilabete bat edo bi iraungo du, hurrengo uztailean eta/edo abuztuan.
SETEM Hego Haizeak dei egiten die Black Friday-n gauzatuko dugun ekintzarekin bat egin nahi duten pertsonei eta erakundeei. Modaren industriako esplotazio-baldintzak salatuko ditugu. Lineako prestakuntza baten bidez, ekintza bat diseinatuko dugu elkarrekin, toki ezberdinetan erabil daitekeena.
Datorren ostegunean, irailak 28, 18:30ean, El Mar del Norte Aragoiko konpainiaren ‘Y si mueren los tritones’ ikuskizuna izango da Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean. SETEMek antolatutako ekitaldi honetan sarrera librea izango da tokiak bete arte, eta bertan aurkeztuko dute kontsumo kritiko, arduratsu eta eraldatzaileari buruzko formakuntza-jardueren programa berria. Ekitaldia Gasteizko Udalaren Lankidetza Zerbitzuak lagundu du, eta antolaketan BioAlai kontsumo ekologikoaren elkarteak lagundu du, bere 30. urteurrena ospatzen ari dena.
Proiektu agroekologiko bat ezagutzea gustatuko litzaizuke? Behin baino gehiagotan irakurri edo entzun duzu elikadura-burujabetzari buruz, eta gehiago jakitea gustatuko litzaizuke? Hala bada, maiatzaren 20ko goizean txango bat egitea proposatzen dizugu, jaten dugunaren atzeko istorioak ezagutzeko. Bisita bat egingo dugu Tierra, Papel, Tijera proiektura.
Rana Plaza eraikinean hainbat arropa-lantegi zeuden, eta 2013ko apirilaren 24an erori zen Savar hirian (Bangladesh). Ezbehar horrek 1.138 lagun hil zituen, eta 2.000 baino gehiago zauritu. Datorren astelehenean, apirilaren 24an, 10 urte beteko dira ehungintza-industriaren historiako hondamendirik handiena gertatu zenetik, eta SETEMek eta Arropa Garbia Kanpainak oroimenezko eta salaketa-ekintza bat antolatuko dugu Gasteizen.
Moda azkarraren ondorio kaltegarriak gero eta gehiago ezagutzen ditugun arren, oraindik zaila egiten zaigu arropa beste modu batean kontsumitzen hastea. Horregatik SETEMen Balio Faktoriak martxoan eta apirilean bide horretan lagunduko du Gasteizko abiatuko dituen bi ekintzetan.
SETEM Hego Haizeak lan deialdi bat ireki du, eta hautagaitzak urtarrilaren 30era arte bidali ahalko dira. Lan eskaintza honekin Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntza-teknikari bat bilatzen dugu gure Gasteizko egoitzarako.
Urtarrilean argiaren eta gasaren fakturek gora egin ohi dute. Azken hilabeteetan, gainera, gai energetikoei buruzko berriek geroz eta interes handiagoa pizten dute: berriztagarriak, komunitate energetikoak, enpresa handien irabazien kontrola… Interes horri erantzuteko eta hausnarketan sakontzeko, Balio Faktorian hainbat jarduera prestatu ditugu energia-eredu bidezkoagoa eta iraunkorragoa eraikitzen laguntzeko.
Zabalik dago SETEMen elkartasun-auzolandegietan izena emateko epea! Beste uda batez, nazioarteko lankidetzara eta elkartasunera hurbiltzeko esperientzia hau antolatuko dugu Guatemala, Kolonbia, El Salvador eta Ekuadorko tokiko erakundeekin batera. Hilabete bat edo bi iraungo du, hurrengo uztailean eta/edo abuztuan.
“Bertoko haziak: aniztasuna, jakintza eta zaporeen berreskuratzea Euskal Herrian eta El Salvadorren” mahai-inguruan, Euskadiko Hazien Sarearen eta El Salvadorreko REDES fundazioaren esperientziak trukatuko ditugu. Aniztasun biologiko zein kulturaleko altxor horiek ezkutatzen dituzten sekretuak ezagutuko ditugu, eta zergatik den garrantzitsua bizitza- eta elikadura-iturri hori pribatizatzen eta homogenizatzen duten multinazionalen aurrean amore ez ematea.
SETEMen Balio Faktoriaren 2022-2023 ikasturtea hastear dago, eta galdera honekin egingo du: jasangarritasuna, kontu hutsa al da? Hau urriaren 6an, ostegunean, izango da, 18:30ean, Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean. Bertan elkartuko gara Ekologistak Martxan taldeko Kontsumo Arloko Charo Moran eta Javier Barrios Sinplastico Proiektuko sortzaileetako batekin, klima-aldaketaren edo energia-krisiaren aurrean irtenbide erraz eta indibidualak saltzen dizkigun propagandaren inguruan hausnartzeko.
SETEM Hego Haizeak lan deialdi bat ireki du, eta hautagaitzak maiatzaren 4ra arte bidali ahalko dira. Lan eskaintza honekin Garapenerako Lankidetza-teknikari bat bilatzen dugu gure Gasteizko egoitzarako.
Irakurri hemen baldintzak, eskakizunak eta funtzioak.
SETEMen Balio Faktoriako prestakuntzei zegokienez, otsailean eginiko etenaldiaren ostean, martxoan agenda emankorrarekin itzuliko gara. Hemen dugu hilabetearen agenda osoa. Kapitalismo digitala eta banka armatua hizpide.
Zer lotura dute menstruazioak, pobreziak eta jasangarritasunak? Seguruenik pentsatu baino askoz lotura handiagoa, eta, horren berri izateko, lantegi batekin ekingo diogu 2022. urteari. Gasteizen antolatuko du SETEM Hego Haizeak, eta Espacio de Desaprendizajek emango du.
Zabalik dago jada SETEMek uda honetan Erdialdeko Amerikan antolatzen dituen elkartasun auzolandegietan parte hartzeko matrikulazio epea! Guatemala eta El Salvadorreko landa-eremuetan garapenerako lankidetza-proiektuak ezagutu nahi dituzu? Hala bada, jarraitu irakurtzen eta eman izena formulario honetan otsailaren 7a baino lehen, otsailaren 12an egingo dugun aurkezpen-jardunaldira joateko.
Setem Hego Haizeak lan deialdi bat ireki du, eta hautagaitzak abenduaren 10era arte bidali ahalko dira. Lan eskaintza honekin lankide bat bilatzen dugu, kooperante Kolonbian, Medellin hirian.
Ondoren, baldintzak, eskakizunak eta funtzioak.
Centradas en las teorías y prácticas ecofeministas, las jornadas Mujeres Rurales de Aiaraldea. En defensa de la tierra contará con tres actividades los días 14, 21 y 28 de octubre, en Amurrio, Respaldiza y online, respectivamente.
SETEMek maiatzean abiatuko dituen elikaduraren inguruko ekintzak aurkeztu ditu: txokolateko dastaketa online, Gasteizko alternatiba sostengarriak eta nekazaritzako elikagaien sistemari buruzko ikastaro presentziala. Izen emateak irekita daude.
Pobrezia energetikoari buruzko umorezko ikuskizun hau 12 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta 40 minutu inguru irauten du. Gasteizko Aldabe gizarte etxean izango da, azaroaren 14an, 19: 00etan. Sarrera librea izango da lekua bete arte.
SETEM Hego Haizeatik «Banka armatua desarmatuz» bideo-erreportajea aurkezten dugu. 22 minutuko iraupeneko lana da, non kolektibo ezberdinetako hainbat pertsonak beren ezagutzaren ekarpena egin duten, zehazki, bankuek gure aurrezkiekin zer egiten duten azaldu dute. Horrez gain, finantzen sektorearen eta Espainiako armen industriaren arteko lotura nolakoa den aztertu da.
Aurreko ekainaren 29an SETEM Hego Haizearen ohiko Asanblada Orokorra abiatu genuen. Osasun krisia dela eta, aurten egoitzan zein modu birtualean garatu genuen gure batzarra, eta 2019 urteko jardueren txostena eta kontuak onartu genituen. Era berean oso baldintzatuta izanten ari den 2020 urterako abiatuko ditugun plan guztiak ere aurkeztu genituen.
Gizpukoako Beizama herrira goaz bideo-bisita honekin. Bertan, ekoizle agroekologikoak eta aterpetxe turistikoa ezagutuko ditugu. Etorri gurekin zoragarrizko pan honetara!
Beste urte batez, zerga-ordainketako bulegoak irekiko ditugu. Horietan, aurretiko hitzorduarekin eta doan, Errentaren Aitorpena egingo dizugu, Eragozpen Fiskala barne.
Hiru zuzeneko solasaldi Instagram bidez apirilaren 7, 8 eta 9an! Plastikoa, auzoen ekintzak eta erosketa arduratsuak baita berrogeialdi honetan ere!
Otsailaren 7ra arte izango da irekita Izen emate epea. Uztailean edo/eta abuztuan Latinoamerikan abiatuko diren auzolandegietan parte hartzeko aukera.
Lanaldi amaigabeak, miseriazko soldatak, segurtasun eza edo lan-baldintza nekagarriak dira ehungintza-sektoreko langileen baldintzetako batzuk. Sektore horretan langilegoaren % 80 inguru emakumeak dira. Baina modak beste eragin batzuk dakartza katearen beste aldean ere, haren kontsumoak sor ditzakeen indarkeria matxisten kasuan bezala.
Urtarrilean haritik tira egin eta txanponaren bi alde horiek aztertuko ditugu, eta gure janzkerari buelta emateko moduak bilatuko ditugu, bi tailer eta dantza ikuskizun batekin (otsailera atzeratua). Hiru jarduera horiek Gasteizen izango dira.
SETEM Hego Haizetik gure talde teknikoan berehala sartzeko lan deialdi batzuk ireki ditugu. Hautagaitzak helbide elektroniko honetara bidali beharko dira: direccion.euskadi@setem.org urtarrilaren 27ra arte (egun hori barne), aurkezpen gutuna eta curriculuma erantsita.
Kontsumo arduratsuaren inguruan hiru jarduera Gasteizen, SETEMek abiatuta.
SETEMen Balio Faktoriaren udazken-neguko programazio berria prest dago! Tailer, ikastaro, topaketa. etab. ugari izango ditugu kontsumo arduratsuaren inguruan, eta irailaren 26an hasiko gara inaugurazio-ekitaldi batekin. Begiratu programan gehien gustatzen zaizkizun ekintzak eta eman izena!
Uda hortxe dugula jada, SETEMen Balio Faktorian planteatu nahi dugu nola bidaiatu pasatzen garen tokiei eta bisitatzen dugun jendeari kalterik eragin gabe. Kultura-ondarearen galera, gentrifikazioa, degradazio ekologikoa edo mendekotasun ekonomikoa dira pasatzen den tokietan turismoak utzi ohi dituen aztarnetako batzuk. Logika horretan oinarrituta, hiru jarduera antolatuko ditugu.
Apirilean, SETEMEn Balio Faktoriak ‘Gatazkak, boterea eta emozioak gure kolektiboetan’ goiburua eramango du, gure erakundeak nola dauden konfiguraturik gogoeta egiteko, eta haietan nola saihets dezakegun eredu heteropatriarkal eta kapitalistak erreproduzitzea. Izan ere, oinarrizkoa da sistema eraldatzeko helburua dugun kolektibook haren praktika berak ez erreproduzitzea.
Martxoan zehar, M8aren harira, aldarrikapen feminista, subertsibo eta antikolonialistek SETEMen Balio Faktoria hartuko dute, gure burua, gure ideiak eta gure gorputzak ahalduntzen dituzten hiru jarduera eskaintzeko.
Otsailetik ekainera arte SETEMen Balio Faktorian abiatuko ditugun jarduera eraldatzaileen programazioa eskura duzu jadanik, deskargatu edo kontsultatzeko. Duela urtebete abian jarri zenetik ohikoa denez, Faktoriak jarduerak antolatzen ditu hil bakoitzean, kontsumoari lotutako gai baten inguruan eztabaidatu eta gogoeta egiteko.
Amodioa gai nagusitzat hartuz, SETEMek hainbat formazio antolatu ditu otsailean bere Balio Faktorian. Irantzu Varela, Desmontando a la Pili eta Coral Herrera arituko dira, maitasunaz, plazerez eta San Valentineko konstumismoaz.
Uztailan eta abuztuan Mexiko, Ekuador eta Kolonbian garatuko diren elkartasun auzolandegietan parte hartzeko izen emate epea otsailaren 8ra arte egongo da zabalik.
Urrian sistema kapitalistaren engranajeen berrikuspena egin nahi dugu, aztertuz nola eragiten dien gure planetari nahiz bertan bizi garenon bizitza eta harremanei sistema horrek bultzatzen duen kontsumoak. Horretarako, ikaskuntza-dinamika bat proposatzen dugu, topaketa-elkarrizketa baten bidez urriaren 18an, eta ikastaro batekin, hilaren 26an eta 27an –ostirala eta larunbata–.
irailaren 26an, asteazkena, Vitoria-Gasteizko Aldabe gizarte-etxeko ekitaldi-aretoan, 18:30ean: Arcadi Oliveresen hitzaldia eta Puro Luego taldearen kontzertua.
Teknologia berriak bizitza errazteko iritsi ziren, baina… errazten ote digute? Balio Faktorian irudimena aske uzten dugu ekainean, horren inguruan pentsatzeko, eta gure elektronika- eta telekomunikazio-kontsumoak pertsonengan zein ingurumenean duen inpaktuaren inguruan.
Bazenekien apirilaren 24an bost urte beteko direla ehungintza-industriaren historiako hondamen handiena gertatu zenetik? Bangladeshen izan zen, Rana Plaza erakina behera etortzeak 1.100 langile baino gehiago hil eta 2.000tik gora zauritu zituenean. Horregatik, SETEMen Balio Faktorian apiril honetarako arropa-kontsumoa hautatu dugu, kontsumo arduratsuari buruz prestatzen jarraitzeko.
Finantza etikoak ardatz hartuta, martxoan, SETEMen Balio Faktorian gogoeta egin dugu bakoitzak gerrei ez laguntzeko eta aurka egiteko ditugun aukeren inguruan. Maiz pentsatzen dugu ez daukagula horretarako aukerarik, armetan inbertitzeko erabakiak estatuetako goi-mailetan hartzen dira eta. Alabaina, Arcadi Oliveres-ekin izan genuen topaketan eta antolatu genuen antimilitarismoari eta feminismoari buruzko ikastaroan oharrak hartu genituen aurrera eraman ditzakegun zenbait ideiaren inguruan.
Balio Faktoria, SETEMek abiatu berri duen formazio eraldatzailearen egitasmoak, gogor hasiko da bidegiten. Martxoan finantza etikoak jorratuko ditugu, Zer egin gure diruak gerra elika ez dezan? geure buruari galdetuz. Horretarako bi jarduera burutuko ditugu Gasteizen, eta ziur gaude zure interesekoa izango direla.
SETEMetik ondoko lan eskaintza deialdia ireki dugu:
Azaroaren 29an eta abenduaren 3an, gonbidatu egiten zaitugu oroimen lesbofeminista berreskuratzeari buruz Vitoria-Gasteizen antolatu ditugun jardueretara. K’inal Antzetik Chiapasen gure antolakunde kidea denaren eskutik, eta “Identitate lesbikoak mugen gainetik” izenburuz, aukera izango dugu solasaldiak partekatzeko, bai eta dokumental baten eta zenbait testu literarioren aurkezpena ere.
Hamaika Begirada Kon-gresuaren egitaraua ezagutzera eman ahal dugu dagoeneko! Jardunaldiak urriaren 19an eta 20an Gasteizko Goiuri Jauregian burutuko dira. Errealitate anitzak islatuko dira bertan, izan ere, kongresuan parte hartuko duten pertsonak eta erakundeak Euskal Herritik, Estatutik eta Latinoamerikatik etorriko dira. Klikatu HEMEN egitaraua ikusteko.
Urriaren 7an hasiko den Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak ikastaroa egiteko izen-emate epea irekita dago. Azkeneko aldiz burutuko da prestakuntza hori aurten, zein azken urteotan bezala 90 ordukoa izango da. Gasteizeko eta Bilboko SETEMen egoitzetan izango dira 10 moduluak, txandaka.
Bidaiatzeko unea da uda, baita SETEM Hego Haizean ere. Gure ikastaroetan aritu diren hainbat ikaslek ezin izan dute Latinoamerikara bidaiatzeko aukera galdu eta Medellin (Kolonbia) eta San Cristobal de las Casas (Mexiko) hirietan igaroko dute datozen uztaila eta abuztua.
Setem Hego Haizea publica su protocolo de actuación frente a violencias machistas.
"Aprendiendo a regular conflictos y cuidar la vida del grupo para un trabajo en equipo no patriarcal".
Datorren maiatzaren 20an "Ekonomia solidario eta kontsumoari buruzko beste begiradak. Tokian tokiko praktika eraldatzaileak eraikitzen" topaketara etortzera animatu nahi zaitugu. Horri esker mundu bidezkoago eta jasangarriago posible egiten duten hainbat tokiko ekimen gertutik ezagutuko ditugu.
Pez Limbo taldeak sortutako Merkatu handia antzezlana maiatzaren 10ean 19:30etan emango da Iparralde Gizarte Etxeko Beñat Etxepare antzokian. Antzezlanaren bigarrenez ikusiko da Gasteizen, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguneko astean.
SETEMek eskaintzen duen "Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea" online ikastaroan izena emateko epea bukatzear dago (otsailaren 20ko astean). On-line prestakuntza garapen eredu neoliberala ez bestelako aukera teoriko eta praktikoetan sakontzeko. Ikastaro honetan, kontsumo kritiko eta transformatzailearen bidez aldaketak bilatzen dituzten ikaskuntzak eta hausnarketak eskaintzen ditugu.
SETEMek eskaintzen duen "Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea" online ikastaroan izena emateko epea hasi da. On-line prestakuntza garapen eredu neoliberala ez bestelako aukera teoriko eta praktikoetan sakontzeko. Ikastaro honetan, kontsumo kritiko eta transformatzailearen bidez aldaketak bilatzen dituzten ikaskuntzak eta hausnarketak eskaintzen ditugu.
Datorren abenduaren 10ean, larunbata, Pez Limbo Creaciones-en El gran mercado antzerkira gonbidatu nahi zaitugu. Elebiduna izango den antzezlan hori adin guztietako publikoetara egokitua da, eta bidezko merkataritzu du hizpide. Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxeko Jesús Ibáñez de Matauco Antzokian izango da, abenduaren 10eko arratsaldeko 20:30etan. Gonbidapena eskuratzeko hurbildu SETEM, Medicus Mundi Araba edo Bide Bidean elkarteen lokaletara, edo deitu 945065477 zenbakira. Bete dezagun antzokia!
Adi egon! "Hegoaldeko herrialdeen errealitateak" ikastaroa egiteko izen-emate epea amaitzear dago. 40 orduko ikastaro hau Gasteizen dugun egoitzan izango da, eta 21 urtetik gorako dutenei Latinoamerikara bidaiatzeko aukera emango die.
Las organizaciones que formamos el Consorcio de Comercio Justo de Vitoria-Gasteiz hemos presentado hoy la Campaña Multiplica por 0, a la que se han sumado 19 comercios de Vitoria-Gasteiz, con el fin de visibilizar a los establecimientos que cuentan en sus estanterías con productos de comercio justo y los beneficios sociales y ambientales que tiene el consumo de este tipo de productos. Estos locales podrán identificarse gracias a una pegatina circular de color amarilla colocada en sus escaparates o puertas de entrada, con el lema: Multiplica por 0: las desigualdades de género, la explotación infantil, la injusticia y la explotación del medio ambiente.
Adi egon! SETEMen "Hegoaldeko herrialdeen errealitatea" ikastaroa egiteko izen-emate epea irekita dago! 40 orduko ikastaro honek bi edizio izango ditu aurten: Donostian eta Gasteizen. Gainera, ikastaroa beteko duten 21 urte baino gehiagoko pertsonek Latinoamerikako herrialde batera bidaiatzeko aukera edukiko dute. Hor, gurekin elkarlanean lan egiten duten erakundeetako baten proiektu bat ezagutu ahalko lukete.
Adi egon! "Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak" ikastaroa egiteko izen-emate epea amaitzear dago. 90 orduko ikastaro hau Vitoria-Gasteizen eta Bilbon SETEMen egoitzetan izango da, datorren urriaren 1etik aurrera.
“Hau ote da nahi dugun Europa? Alternatibak eraiki ditzagun” izenburuko mahai-inguru bat osatuz aurkeztu zuen SETEMek 2016-17rako eskaintzen dituen ikastaroak. Ekitaldia Gasteizko Montehermoso Kulturunean garatu zen, eta bertan Carmen Castro, Tom Kucharz, Ainhoa Bilbao Arkotxa SETEMeko prestakuntza teknikaria eta Jaione Agirre Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen zinegotzia izan ziren parte-hartzaileak.
SETEMek 2016-17 ikasturterako prestatu ditugun ikastaroen izen-emate epea irekita dago jadanik. Informazio osoa aurki dezakezu www.transformateconsetem.org webgunean. Gainera, harira joan baino lehen ospe handiko hizlariekin ekitaldi bat burutuko dugu, irailaren 14an, arratsaldeko 19etan. Laster berri gehiago izango ditugu!
SETEMek eskaintzen duen "Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea" online ikastaroan izena emateko epea hasi da, apirilaren 8ra arte. On-line prestakuntza garapen eredu neoliberala ez bestelako aukera teoriko eta praktikoetan sakontzeko. Ikastaro honetan, kontsumo kritiko eta transformatzailearen bidez aldaketak bilatzen dituzten ikaskuntzak eta hausnarketak eskaintzen ditugu. Errealitateak aztertuko ditugu, diskurtsoak, ekimenak eta mugimenduak ezagutu eta, batik bat, benetako eta hurbileko bestelako aukerak planteatuko ditugu.
SETEM Hego Haizeak bere prestakuntza-eskaintza martxan jartzeko sentsibilizazio-kanpaina abian jarri du. SETEM ziur dago keinu txikiei esker aldaketa handiak lor daitezkeela, bereziki egungoa bezalako egoera soziopolitikoan, pertsona asko errealitatea beste modu batera ikusi nahian daude eta. Bada,SETEMek prestakuntza pertsonalki hazten laguntzen digun eta mundu osoaren aldaketa sustatzen duen prozesu bat bezala ikusten du.
Hainbat esparrutan (giza eskubideak, genero-berdintasuna, garapenerako hezkuntza, kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza, osasuna eta garapena) garapenerako lankidetzaren planteamendu berrietan sakontzeko ikastaroa eskainiko dugu.
Keinu txikiek aldaketa handiak eragin ditzakete.
Horregatik, SETEMen uste dugu prestakuntza pertsonalki haztera eraman eta mundu mailako transformazioa sustatzen duen prozesua dela.
Gure lehiaketan parte hartu eta gure KONTSUMO KONTZIENTE, ARDURATSU ETA TRANSFORMATZAILEA on-line ikastarorako matrikula bat irabazi ahal izango duzu. Jarraitu ondorengo urratsak eta
ERREALITATEA ALDATZEN HAS EZAZU!
"KONTSUMO KONTZIENTE, ARDURATSU ETA TRANSFORMATZAILEA" ONLINE IKASTARORAKO APUNTATZEKO EPEA ZABALIK. ATXIKITUTAKO PROGRAMA BEGIRATU ETA HEMEN KLIKATU
SETEM Hego Haizeak "Hegoaldeko Herrien Errealitatea" ikastaroaren matrikula egiteko epea ireki du.
Hainbat esparrutan (giza eskubideak, genero-berdintasuna, garapenerako hezkuntza, kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza, osasuna eta garapena) garapenerako lankidetzaren planteamendu berrietan sakontzeko ikastaroa.
Garapenerako lankidetza-estrategiak eta -proiektuak garatzeko oinarrizko jarduera eta analisirako irizpide eta tresna teorikoak eta praktikoak eskaintzen ditugu.
Esparru akademikoan nahiz mugimendu sozialen arloan estatu-mailan eta nazioartean ezagunak diren irakasleekin.
Informazio gehiago eta izenemateak:
http://www.setem.org/blog/es/euskadi/A-iexcl-formate-en-cooperacion-al-desarrollo-en-setem