elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

Noticias publicadas por la asociación Zas Kultur Espazioa

Por Zas Kultur Espazioa el 2023-09-26

Gaztearen txokoa #2 DEIALDIA

irudi txikia : Gaztearen txokoa #2 DEIALDIA

Ekimen honen helburua gure hiriko tokiko arteari leku egitea eta hura sustatzea da. Lehiaketa baten bidez hautatutako hiru artista gazteri «txokoa» izeneko erakusketa-areto txiki baten erabilera ematean datza, Gasteizko San Anton plazako 2. zenbakian dagoen Zas Kultur kultur gunean. Areto horretan, artistek beren esku-hartze artistikoak denbora jakin batez egiteko aukera izango dute.

Por Zas Kultur Espazioa el 2021-10-06

CRASH COMIC 2021 Komiki Lehiaketa

irudi txikia :  CRASH COMIC 2021 Komiki Lehiaketa

PARTAIDEAK Parte hartu ahal izango dute Araban ikasten duten, lan egiten duten edo bizi diren pertsonek. Lehiaketan onartuko dira gehienez hiru komiki egile bakoitzeko, originalak eta aurretiaz argitaratu gabeak. Lehiaketa bi modalitatetan banatzen da, adin irizpideak kontuan hartuta: • A Modalitatea: 12 eta 17 urte arteko pertsonentzat. • B Modalitatea: 18 eta 30 urte arteko pertsonentzat.

Por Zas Kultur Espazioa el 2021-10-05

INMERSIONES 2021 BILTZARRA. “Igartzeko arteak”

irudi txikia : INMERSIONES 2021 BILTZARRA. “Igartzeko arteak”

Inmersiones Euskal Herriko artista berrien biltzar bat da, 2008. urtetik Vitoria-Gasteizen egiten dena, azaroko azken egunetan edo/eta abenduko lehendabizikoetan. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den ezaugarri hauetako topaketa bakarra da, eta helburu nagusia du gure inguruneko artistak bistaraztea, elkar topatzea eta ezagutza elkartrukatzea.

Aurten gai honexeri erreparatu diogu: “Igartzeko arteak”.

 

Inmersionesen asmoa da artearen eta igarkizunaren arlora hurbiltzea, askotariko ezagutzak uztartzeko lan eginez: iragana eta etorkizunaren arteko trantsizioa egiteko aukera eskaintzen du. “Igartzeko arteak” praktika askori deitzen diegu, aukera gisa orainalditik baino urrunago begiratzen dutenak. Profeziek, igarpenek eta aurreikuspenek badute zerbait komunean: teknika landuak dira, transmiti daitezkeenak, eta kolektiboak, eta gizarte bat definitzen dute, haren mito, beldur eta nahiak. Iragarpenek, beren erritu eta teknikek, iruditeriak ematen dituzte aditzera, eta horiek askotariko gizataldeak moldatzen dituzte. Alde horretatik, praktika sortzaileak dira, arteak, technéak, hitzaren betiko zentzuan, eta auzitan jartzen dituzte ezagutza eta afektuak sortzeko jaso ditugun ohiko sistemak. Bilatzen dute gauzak itxuretatik urrunago ulertzea.

Koordinazioa: Roc Albalat, Jorge Luis Marzo y Arturo/fito Rodríguez.

Por Zas Kultur Espazioa el 2020-10-01

Crea tu historieta

irudi txikia : Crea tu historieta

Taller gratuito de comic. Sábado 10 de octubre. De 10:30 a 13:30 h. En Zas Kultur (Correría, 84)

Por Zas Kultur Espazioa el 2020-09-23

Deialdia Etxeko Arte Lanetan Gaztea

irudi txikia : Deialdia Etxeko Arte Lanetan Gaztea

Arte garaikidea eta etxeko arteak elkartzen dira 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektu batean. Tailerren, erakusketen eta hitzaldien bidez, Coronavirusaren ondorengo etxeko espazioaren eginkizunari buruzko gogoeta egiten da.100 eta 300 euro bitarteko sariak eta laguntzak.