elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Nerabeen suizidioa prebenitzeko gida

Joan den astean, ASAFESek Ikastetxeetan buru osasuna sustatzeko eta nerabeen suizidioa prebenitzeko gida aurkeztu zuen

Gida hau irakasleentzako eta hezkuntza formaleko eta ez-formaleko eragileentzako laguntza-tresna izateko egin da, ikasleekin buru osasuna sustatzeko eta ideiazioa eta jokabide suizida prebenitzeko.

Gidak bi zati ditu:

- Alderdi teoriko bat, honako gai hauei buruzkoa: buru osasuna, buru gaixotasunari eta suizidioari buruzko mitoak, arrisku-faktoreak, faktore babesleak, alerta-seinaleak eta jokabide suizidaren larritasun- edo arriskugarritasun-maila.

- Bigarren zatian, praktikoa, ikasleen buru osasuna eta ongizate emozionala sustatzeko dinamiken sorta proposatzen da.

- Gainera, azken zatian, Arabako Lurralde Historikoko   laguntza-baliabideen zerrenda bat eskaintzen da.

Gainera, jakinarazten dizugu gida honetara formatu digitalean sar daitekeela gure web-orriaren bidez: https://labur.eus/RaKNj paperean, ASAFESekin harremanetan jarriz telefonoz 945.28.86.48, edo e-maila: asafes@asafes.org

Por ASAFES el 2023-02-22